Iñigo URIZ FOKU
KLIK

Noiz arte euskal selekziorik gabe?

Iaz Biarritzen bezala, euskal selekzioaren partaidetzarik gabe Munduko Euskal Pilota Txapelketa bat jokatuko da Iruñean, kasu honetan 22 urtez azpikoen lehiaketa. Euskal gizarteak eta kirolariek honelako ekitaldietan euskal selekzioaren koloreak defendatzeko dituzten eskubideen defentsan, EHEPSAM Euskal Herriko Euskal Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimenduak jaialdi herrikoi eta ireki bat antolatu zuen Labrit inguruan. Bertan irakurritako dokumentuan «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko tenorea dela eskatu zieten federazio eta alderdi politiko ezberdinei.