U. URRUTIKOETXEA
WASHINGTON
AEBKO HAUTESKUNDE PRESIDENTZIALAK

Harrisek Trump bere onetik ateratzea lortu du debate historiko batean

Ikusmin izugarria zegoen astearte gaueko debatearen inguruan. Ia bi ordu iraun zuen eztabaidak; amaitutakoan, berehalako iritzi orokortuak Kamala Harris jo zuen garaile. Argudioak kokatzeko gai izanez, proposamen ekonomikoen zertzeladaren bat egin eta, batez ere, Trump amorraraztea lortu zuen, etengabe jarri zien amuei kosk egin baitzien errepublikanoak.

Donald Trump eta Kamala Harrisen arteko eztabaidaren une bat.
Donald Trump eta Kamala Harrisen arteko eztabaidaren une bat. (Michael LE BRECHT II | ZUMA PRESS)

Kamala Harrisek ondo prestatuta eraman zituen Donald Trump sutuko zuten eta bere onetik ateraraziko zuten esaldiak. Saioaren hasierako detaileetan ere indartsu agertu zen. Hautagai bakoitza bere podiumean kokatu behar zen, eta hala egin zuen Trumpek, baina Harrisek bere txokotik aurrerantz jo zuen presidente ohiarenganaino, bostekoa emateko. Eskua luzatu zion, Trump ere behartuz eta, era berean, bere gunetik irten eta aurkariaren esparruraino iristeko gaitasuna erakutsiz. Saioan ikustear zegoenaren aurrerapen bat zen.

Ekonomiarekin hasi zen eztabaida, Harrisek klase ertainarentzako proposamenak azaldu zituen, eta Trumpek immigrazioari heldu zion berehala, etorkinei leporatuz «beltzen eta latinoen» lanpostuak kentzea. Kamala Harrisi «marxista» deitu zion; demokratak, lasai, barre egin zion. Hautagai demokratak saioaren hasieran ohartarazi zien ikusleei gezur asko entzungo zituztela saioan zehar.

Abortua izan zen bigarren gaia. Hortxe, Harrisek bere indar guztia erakutsi zuen, Trumpen presidentetzak emakumeei ekarri dien hondamendia begi bistan uzteko. Bortxatutako nerabeetatik haurrak izan nahiagatik bideragarriak ez diren haurdunaldiak izanik hura eteterik izan ez duten milaka emakumetara, Trumpen agintaldiak hainbesteri ekarri dien infernua aipatu zuen. Errepublikanoak AEBetako estatu batzuetan bederatzigarren hilabetean ere abortatu daitekeela esan zuen. Orduan, eztabaidan lehen aldiz, moderatzaileek gezurra nabarmen utzi zuten. «Estatu batean ere ez da legezkoa jaiotako haurrak hiltzea», esan zuen Linsey Davis aurkezleak Trump isildu zenean, Harrisi hitza eman aurretik.

AMUARI KOSK

Hirugarren gaiak aurrekoaren kontrakoa erakutsi behar zuen, Trump erasoan eta Harris defentsan jartzeko. Errepublikanoek oldarkorren jotzen duten eta demokratak ere jarrera eskuindarretara eramaten dituen gaia iritsi zen: immigrazioa. Baina Harris aurkaria ondo estudiatuta iritsi zen. Ohiko argudioarekin hasi zen, Kongresuan bi alderdiek zeukaten akordioa oztopatu zuela Trumpek, mugako kaosa onuragarri zitzaiolako. Ezer berririk ez argudio horretan. Segidan, baina, Harrisek istorioari bira egin zion; begi bistan zegoen aurkari errepublikanoarentzako amua zela, demokratentzat konplikatua zen gai batetik urruntzeko: «Estatubatuarrek Trumpen mitin batera joan beharko lukete, argigarria baita. Jendea mitinetatik alde egiten hasten da, nekatuta eta aspertuta».

Politikari baldarrenak ere erraz gaindituko lukeen erasoa zen, Trumpen aholkulariek ere hala esango zioten: Harrisek esandakoa gezurra dela erantzun, eta gaira itzuli beharko zukeen errepublikanoak indartsu agertu ohi diren gaia baita. Trumpek, baina, alfa arra defendatu behar du beti, eta hain ar agertu nahiak azkenean barregarri geratzeko arriskua dauka. Demokratentzako gai deserosoa behar zuen horretan, hautagai errepublikanoa, bere argudioei heldu eta Gobernuaren aurka ekin beharrean, bere mitinak defendatzen hasi zen («zuk jendeari ordaindu behar diozu joan dadin» bota zion Harrisi). Era horretan, bere burua defendatuz eman zuen hitzartzearen zati handi bat; demokraten aurka erabili nahi zuen argudiotik urrun. Gero bai, heldu zion paperik gabeko «milioika kriminal» herrialdean dabiltzan leloari, baina ordurako hain zegoen bere espiral diskurtsiboan kateatuta, ezen debateko unerik lotsagarrienetakora iritsi baitzen: hots, kalean zehar dabiltzan haitiar migratzaileek Ohioko Springfield herriko biztanleen maskotak ere («txakurrak, katuak») jaten dituztela esatera. Aurkezleek argitu zuten hango poliziarekin hitz egin zuela telebista kateak, eta ez zegoela horrelako salaketen berririk.

Hurrengo gaietan Trump berriz katramilatu zen argudioetan, eta Harrisek aurkariaren hitzak baliatu zituen erasorako: 2020ko hauteskun- deetako emaitzak onartzeraino uko egin zion, eta Harrisek gobernatuta «Israel desagertuko» zela esan zuen Trumpek, demokratak behin eta berriz errepikatu duen arren Israel armatzen jarraituko duela (Gazarako su-etena ere eskatu zuen debatean Harrisek, eta bi Estatuen aldeko jarrera azpimarratu zuen).

Donald Trumpek ez zuen erantzun nahi izan Errusiak ala Ukrainak nahi duen gerra irabaztea. Harrisek, saioa Filadelfian izanik bertako datuak ondo ikasita, sekulako muturreko dialektikoa eman zion, hautesle gutxi mugiarazten duen nazioarteko gai bat etxeko bihurtuz. Putinek, ahalko balu, Kiev hartu eta Europara begira hasiko litzatekeela esan zion, «Poloniatik hasita. Zergatik ez diezu esaten Pennsylvanian bizi diren 800 mila poloniar-estatubatuarrei amore emango zenukeela, zu bazkaritarako jango zintuzkeen diktadore batekin?». Hauteskundeetarako gakoa izango diren iparraldeko estatu lehiatuenetan (Pennsylvanian legez, baita Michiganen eta Wisconsinen ere), AEBetako poloniar eta ukrainar komunitate handienetakoa dago. Eta eztabaidaren biharamunean ere pozarren zeuden presidenteor- dearen argumentuarekin.

Demokratak, orduan, Donald Trumpen gizonkeriari zuzenean jotzen zion beste esaldi bat zekarren prest: segurtasun nazionalean eta nazioarteko politikan «ahula» zela esan zion.

HARRIS GAILENTZEN

Eztabaida bi planotan egon zen zati handi batean, hizketan ari zenarekin batera entzuten ari zena ere erakutsiz. Kamala Harrisek jartzen zituen aurpegiek, burla-haizez irribarretsu tarteka eta sinesgogor beti, pantailako bere irudia ere indartzen zuten, gero eta amorratuago ziharduen Trumpen ondoan.

Bere aurkari beltza benetan beltza ote den galdetu izan duen hautagaiak nekez zeukan ezer irabazteko arrazismoaren gaian, eta gaia ahalik bizkorren pasatzen saiatu zen. Bestela ere aski txarto zihoakion gaua. Gaia desbideratzeko ahaleginean, Harris Joe Bidenekin lotzen saiatu zen Trump. Badu zentzurik argudioak, baina Harrisek ere prest zekarren bere kanpainako ideia nagusietakoa: atzera begiratzearen ordez aurrerantz egin beharra. «Nire aurka ari zara lehian, ez Bidenen aurka», esan zion, eta adinaren lotura egin zuen aurkariaren eta presidentearen artean; ekainean ez bezala, Trump zen astearte gauean platoan zegoen agure bakarra. «Ez naiz Biden. Eta bistan da, ez naiz Trump ere. Eskaintzen dudana gure herrialdearen lidergorako belaunaldi berri bat da», esan zuen. Eta Trumpek burua jaitsi zuen.

Azken une umiliagarria falta zen oraindik. Osasungintza iritsi zen. Harrisek harro defendatu zuen Bidenekin batera egindakoa; osasungintza-planean sakonduz, aseguru-etxeei eta farmaziaren industriari mugak jartzea, botiken prezioak nabarmen murriztea, eta bide horretan jarraitzeko asmoa agertu zuen. Trumpek “Obamacare” gaitzetsi du ia 10 urtez, eta zein plan zuen galdetu zioten: «Prestatzen ari gara», erantzun zuen. Aurkezleak ez zuen pasatzen utzi, eta esan zion ea oraindik ez zuen planik. «Zertzelada batzuk ditut, orain ez naiz presidente», erantzun zuen Trumpek, Harris barrez lehertzen zitzaiola.

Era sinplean egin daiteke eztabaidaren irakurketa: hautagai bat, haren jarraitzaileak eta alderdikideak pozarren badaude, eta aurkaria haserre eta kexaka, zalantza gutxi dago pentsatzean nori egin dion mesede saioak eta nori kalte. Harrisen kanpainak berehala iragarri zuen urrian beste debate bat egiteko prest daudela. Trumpek «pentsatuko» duela esan zuen. Gaua are gehiago aldrebesteko, Taylor Swift musikariak Harris bozkatuko duela iragarri zien sare sozialetan dituen 283 milioi jarraitzaileei.



Enfado republicano por el «fact-check»

En comparación con el debate entre Joe Biden y Donald Trump, el cara a cara entre Kamala Harris y el candidato republicano mostró dos diferencias principales: la solidez de la vicepresidenta, pero también el modo en que los moderadores dirigieron el programa. En junio, el temor a que se les acusara de partidismo hizo que los periodistas de la CNN se limitaran a dar la palabra e introducir temas. Así, las continuas mentiras de Donald Trump llegaron a millones de hogares sin que nadie verificara la veracidad de las afirmaciones.

En cambio, el martes, los presentadores del canal ABC David Muir y Linsey Davis sí hicieron , es decir, comprobar que no se mintiera y corregir en caso de que hubiera falsedades, como cuando Trump dijo que algunos estados permitían abortar «a los nueve meses». Las redes sociales republicanas estaban furiosas, y los responsables republicanos repetían ayer la frase «tres contra uno».

El debate comenzó con un apretón de manos, pero terminó sin él. Y, sin embargo, Trump y Harris volvieron a encontrarse algunas horas después en Nueva York, en el acto de conmemoración por los ataques del 11-S.U.U.