Eroskik %2,5 handitu du fakturazioa 2024ko lehen seihilekoan
2024ko lehen sei hilabeteetan Eroski taldearen fakturazioak hazten jarraitu du, enpresak plazaraturiko datuen arabera. Hala, jardueraren bolumenean salmenta gordinak 2.865 milioi euroraino iritsi dira, %2,5 handituz aurreko ekitaldeko epe berarekin alderatuta.
«Nabaria izan da elikagaien arloko salmenta gordinetan lortutako zifra, 2.722 milioi euroraino iritsi baita, %3,3 gehiago 2023ko lehen seihilekoan erregistraturikoarekin alderatuz gero. Eboluzio horretan, harrera ona izan dute taldeak 2021etik prezioei eusteko eta hori sustatzeko egin dituen ahaleginek; izan ere, horrela kostuen igoerak ez du izan hain ondorio larria salmenta prezioetan. Alde horretatik, eginahal handia egin du inpaktu hori txikitzen, 2024ko lehen erdian 44 milioira ere igo baita», gaineratu zuen Eroskik.
ELIKAGAIAK
«Urtearen lehen erdian elikagaien salmenta gordinen hazkundea sendotu dugu, %3,3 handiagoa izan baita 2023ko epe berean baino. Igoera hori neurri handian gure prezio politika berriak bultzatu du, eginahal nabaria egin baitugu kontsumitzaileen sakelari begira. Horren adibide garbi bat 33 milioi eurotik gorako aurrezkia bildu izana da», azaldu zuen Eroski taldeko zuzendari nagusi Rosa Carabelek.