Erreleboa Hamaikako zuzendari karguan
Hernaniarrak Hamaika Telebistako zuzendaritzaren lekukoa hartu dio Iñaki Uriari, Zarautzen egindako aurkezpen ekitaldian.

Hemezortzi urte bete berri dituen honetan, aldaketa garaia da Hamaika Telebistan: Iñaki Uriari txanda hartuta, Ainhoa Jauregi hernaniarra ibiliko da aurrerantzean zuzendari lanetan. Zuzendaritza taldea, oro har, nabarmen gaztetu da eta asmo eraldatzaileak dakartza besapean.
2006ko irailaren 19an aurkeztu zen jendartean Hamaika. Sei enpresa (CMN, EKHE, EKT, Euskaltel, Elkar eta Bainet) batu ziren euskarazko telebista bultzatzeko helburuarekin. Geroztik Uria izan du zuzendari, euskal hedabideen esparruan aurretik eginiko lan eskergari segida emanez (“Argia”, “Euskaldunon Egunkaria”...). Hain zuzen, ekarpen horri gorazarre egin zion atzo Jauregik.
1981ean jaio zen zuzendari berria eta orain arte Hamaika Telebistako ekoizpen arduradun izan da. Gaur arteko ildoari jarraipena emateko asmoa azaldu zuen Zarautzen, baina, aldi berean, «eduki berritzaile eta erakargarriak eskainiz. Betiko ikusleak ahaztu gabe, belaunaldi berriekin bat egiteko». Aldaketa gehiago ere bada zuzendaritzari dagokionez: Maddi Mochales digitalizazio arloko arduraduna izango da eta Onintza Alustizak hartu du finantza esparruaren gidaritza.

La Ertzaintza vuelve a cargar contra la demanda de justicia en Gasteiz

EH Bildu propone deducciones a cobrar en lugar de solo no declarar

Tortura jasandako emakumeentzat «erreparazio osoa» galdegin dute

Los líderes de la UE avalan multiplicar el gasto militar para rearmar Europa
