LABek zaintza eredua erabat aldatzeko eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari
LABek zaintza eredua «erabat aldatzeko» eta «zaintza sistema publiko komunitarioaren aldeko urratsak egiteko» eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari. «Zaintza eta zerbitzu sozialen pribatizazioa amaitzea»; eskaera hori ere egin dio.
Sindikatuak mobilizazioa egin zuen atzo Donostian, «pribatizatutako zaintza eta gizarte zerbitzuetako langileen izaera publikoa» aldarrikatzeko. Zehazki, Gipuzkoa plaza pintura morez bete zuen, «egindako bidea eta zaintza sistema publiko komunitarioaren alde egiteko dagoena» agerian uzteko.
Eragileen arteko lankidetza «ezinbestekotzat» jo ostean, enpresa pribatuek «administrazio publikoaren babes politiko eta ekonomikoa» dutela eta «negozioa egiteko lan baldintza prekarioak» dituz- tela kritikatu zuen LABek. Hau ere salatu zuen: «EAJ-PSEren eta patronalaren arteko aliantzak negozioa jartzen» duela erdigunean, eta «logika pribatizatzaile eta merkantilista horrek» milaka langile «kondenatzen» dituela.