Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Lakuaren mozala, hiritik mendiguneetara

Militante ekologista baten kontra izan da oraingoan. Euskal Herria Bizirik ekimenak salatu duenez, Ertzaintzak sareko kide bati Mozal Legea aplikatu zion, Iturrietan aurreikusita zegoen parke eolikoaren aurkako mendi martxa antolatzen ari zenean. Identifikatzeko eskatu zioten eta, emakumeak agiririk ez zuenez, Mozal Legea aplikatu zioten. Madrilen adostutako erreforma indarrean sartzen ez den bitartean, gogoratu beharra dago Gasteizko Legebiltzarra legearen kontra azaldu zela eta ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuela.