Monika DEL VALLE FOKU
KLIK

EZK Fest, musika jaialdi bat baino askoz gehiago

Musika jaialdi bat baino askoz gehiago izan nahi du EZK Fest jaialdiak, Ezkerraldearen eraldaketa akuilatu nahi duen egitasmoak. Eta hala erakutsi zuen atzo ere. Urtean zehar, «indarra dagoen heinean» ekimen ezberdinak sustatzen dituzte eta, atzo musikari ireki zioten bidea Barakaldoko Ansion: arratsaldeko lehen ordutik abiatuta, Buhos, Dupla, Gatibu, Ostikda eta Maricontiza eta Azeri DJ igaro ziren eszenatokitik eta bertaratu zirenek jatekoa eta edatekoa ere eskura izan zituzten. Jaialdiaren kronika osoa, NAIZ.eus-en dago irakurgai.