Jon URBE FOKU
KLIK

Dragoi Bolako «bateraketa» txuri-urdina

Aurtengo martxoaren 1ean hil zenetik, Akira Toriyama marrazkilari japoniarraren lanek berpizkunde bat izan dutela esan daiteke. Bere lanik ospetsuenetako bat, “Dragoi Bola” manga, Euskal Herrian telesail gisa aski entzutetsua, mundu osoan ezaguna da eta hizkuntza askotara itzuli da. Euskarazko bertsioa, adibidez, bikaina dela esan daiteke eta gaztaroan haren marrazkiekin gozatu genuenoi bertara bidaia egiten lagundu ziguten atzo Realeko Eizagirre eta Pardok. Kapitainaren gola “bateraketa” batekin ospatu zuten biek, Son Goku eta lagunak txuri-urdinez jantziz.