UKRAINAKO PRESIDENTETZA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Ziurgabetasun garaia ukrainar Gobernuarentzat

Bi urte eta erdiko gerraren ostean, Donald Trumpen garaipenak gauzak alda ditzake, ezaguna baita AEBko presidente berriak Errusiarekiko jarrera lagunkoia erakutsi duela orain arte. Gerra uste baino lehenago amai liteke, bake akordio batekin, ezinbestean, baina ukrainar Gobernuak nahi baino gauza gehiagotan amore emanda. Agian, ikuspegi horrek bultzatuta burutu zuen ukrainar Armadak atzo Kaspiar itsasoan lehen erasoa, bi herrialdeen arteko mugatik 1.500 kilometrora.