Amaia EREÑAGA
Kazetaria
1989

Berlingo Harresia erori da, eta orain zer?

Berlineko Harresiaren ikuspegia, 1986an.
Berlineko Harresiaren ikuspegia, 1986an. (Noir I CC I WIKIMEDIA))

Orain 35 urte, «Mugak zabalik geratu dira Alemaniako Errepublika Demokratikoko herritarrentzat» irakur zitekeen, letra handietan, ‘Egin’-eko azalean. Berlingo Harresiaren erorketaren albistearekin zabaldu zuen egun hartako edizioa, baina, gaurko begiekin ikusita, harrigarria egiten da hain interes handiko gertakari historiko bati Hernaniko egunkarian eman zitzaion toki txikia. Agian, Euskal Herrian bertan, eta une horretan, gertakari historiko anitz bizi izaten ari zirelako etengabe.

1989ko azaroaren 9an gaude eta ‘Egin’ egunkariko lehen orrialdean Berlingo Harresia da protagonista. Barnean, ordea, orrialde bakarra eskaini zitzaion albisteari, Munduaren atalean.

Hurrengo egunetan, dena den, jarraipena egin zitzaion eta, ordutik hona, orrialde mordoa bete ditu GARAn gertakari historiko honek.

Egun zehatz horren testuingurua zein zen ohartu gaitezen, lehen orrialde hartan irakur zitezkeen beste albisteei erreparatu behar diegu: orrialdeak duen argazki bakarrean, polizia funtzionario baten autoaren aurkako atentatu saiakera; ondoan, epaileak kriminalitate zantzuak ikusi zituela Donostiako jaietako Salbean izandako polizien jardunean; Nafarroako Gobernuak ez zuela «ekimen terroristatzat» jotzen uztailean Herri Batasuneko bi partaideren kontra egindako atentatua; edo sindikatuek «probokaziotzat» jo zituztela Mariano Rubiok, Espainiako Bankuko gober- nadoreak, «doikuntza ekonomikorako» iragarritako neurri zorrotzak.

«NAHIKOA IZANGO DA BISA BAT»

«Genter Schabowskik, Alemaniako Errepublika Demokratikoko (DDR, alemaniarrez) Alderdi Sozialista Bateratuko Politburoko kideak, erabaki historiko bat plazaratu zuen atzo: Alemaniako Errepublika Federalarekin eta Mendebaldeko Berlinekin dituzten mugak berehala irekitzea erabaki zuten DDRko agintariek, germaniar-ekialdetarrak diren herritarrek pasatu ditzaten libre eta zuzenean. Schabowskik adierazi zuenez, herrialdetik irteteko nahikoa izango da bisa bat eskatzea, eta gaineratu zuen polizia-etxeek bisa hauek berehala eta atzerapenik gabe kudeatzeko aginduak jaso dituztela. Neurri honek Berlingo harresia ‘hondamendi historikoa’ bihurtuko du eta ‘ihesaldi’ saiakera arriskutsuen amaiera ekarriko du. Pozik hartu dute Mendebaldeko gobernu guztiek albistea, baita harridurarekin ere bai», irakur zitekeen.

Egunkariaren 24. orrialdean, jakinarazten zitzaigun «neurri honek de facto Berlingo harresiaren ‘erorketa’ dakarrela». Bonn hirian mugaren irekieraren albistea «bonba baten gisa erori da», aipatu zuen ‘Egin’-ek: Helmut Kohl kantziler federala kanpoan harrapatu zuen, Polonian bisitan zegoela, baina egun hartako «Parlamentuko saioan bildutako diputatuek altxatu eta elkarrekin abestu zuten Alemaniako ereserki nazional federala».

Egunean bertan eman zituzten lehen datuak: «Ekialdeko herritar alemaniarren exodo masiboak jarraitu egiten du eta, azken 24 orduetan, beste 11.018 errefuxiatu sartu dira Alemania Federalean. Joan den hilaren 4an DDR eta Txekoslovakiaren arteko muga ireki zutenetik, Berlin Ekialdeko Gobernuaren baimenarekin, 50.000 alemaniarrek ihes egin zuten bide horretatik».

Are gehiago, «gainera, irailaren 11n Hungariak ekialdeko errefuxiatu alemaniarrei Austriatik irteten utzi zienetik, beste 11.000 pertsona atera ziren herrialdetik. Kohl-en arabera, azken bi hilabeteotan 200.000 errefuxiatu baino gehiago iritsi zaizkie, eta Mendebaldeko Alemanian benetako arazoak sortzen ari dira, ez baitago ez etxebizitzarik ez errefuxiatuak hartzeko tokirik».

BENETAN ALDATU AL DIRA GAUZAK

? Hiru hamarkadaren buruan, gauzak aldatu dira, noski, baina zerbaitek hor dirau, ezkutatuta; Alemania bien arteko zauriak, agian. Are gehiago, alemaniar gizartean oraindik ere ez da zilegi auziaz modu arrazionalean eta zabalean honi buruz eztabaidatzea. Horrelako zerbait zioen GARAn, 2021ean, elkarrizketa batean, Daniel Brühl aktore eta zinemagileak: «Harresia erori eta hainbeste urte pasa direnean, Alemanian inoiz baino zatituago gaude».

2019. urtean, 30. urteurrenaren karira, hainbat erreportaje argitaratu zituen GARA-k. «Istripu historikoa edo sistema agoniko baten keinu kalkulatua?», galdera bota zuen orduan Dabid Lazkanoiturburu kazetariak. Hau zioen: «Krisi terminalean zegoen DDR batek mugak bat-batean ireki izanak galderak sortzen jarraitzen du, bat-bateko inprobisazioa ote zen edo aldez aurreko kalkulu bat, herrialdea desegitea ekarriko zuena».

Eta Alicia Stürtze historialariak, 2009ko GARA-n argitaratutako iritzi artikulu batean, ondo baino hobeto laburbildu zuen Berlingo harresiarekin gertatutakoa. Idatzi zuenak ez du inolako aktualitaterik galdu: «1961ean eraiki zutenetik, Gerra Hotzaren garaian, egunero albistea izan zen Berlingo Harresia -idatzi zuen-. Egunez egun, urtez urte, Mendebaldeko hedabideek ‘informatu’' gintuzten haren inguruan: lotsaren harresia, doilorkeriaren harresia, altzairuzko oihala, ihes egiten saiatzean hildakoak, komunismoaren gaiztakeria intrintsekoa... Hura erortzen hasi zenean, 1989ko azaroaren 9an, hedabideetan gogaitzeraino eman zuten, eta zuzenean ospatu zuten ‘behin betiko kapitalismoaren garaipen’ gisa. Marxismoa, sozialismoa, klase borroka, inperialismoa, esplotazioa... horiek guztiak antigoalekoak ziren Francis Fukuyamaren [japoniar jatorriko estatubatuar politologoa] ‘historiaren amaiera’ famatuaren aurrean, pentsamendu bakar bat, ‘merkatu pentsamendua’, garaien amaierara arte mantenduko zela aldarrikatzen baitzuen: historia bera, gatazka gisa ulertuta, bere amaierara iritsia zen (...). Hogei urteren buruan, Berlingo harresiak planeta osoan ugaritu dira; ikusgarriak direnak eta ikusezinak; errealak eta sinbolikoak; pobreak eta aberatsak bereizten dituztenak».



[2008] Desde las montañas de Kandil

“Viaje al corazón del Kurdistán”. Así se presentaba el 9 de noviembre de 2008 la entrevista realizada a Bozan Tekin, comandante en jefe de la guerrilla del PKK, con la que abrió la edición de ese día GARA. Es uno de los muchos, arriesgados e imprescindibles trabajos que ha publicado en esta cabecera el periodista Karlos Zurutuza.

«El comandante Bozan Tekin nos saluda con una sonrisa y un amistoso apretón de manos a nuestra llegada a una de las humildes aldeas de Kandil. Se interesa por la operación que nos ha permitido superar el bloqueo informativo impuesto por el Gobierno autónomo kurdo de Kurdistán Sur, y nos invita después a sentarnos para cumplir con el ritual del té. En esta casa de adobe con techo de madera y paja, Tekin se confiesa admirador de los clásicos rusos, y sobre todo de George Orwell, del que dice haber leído toda su obra. Probablemente, tuvo tiempo más que de sobra en los 20 años que pasó en las prisiones turcas».

Con este párrafo arranca la entrevista que reproducimos en su totalidad en NAIZ.