Urtzi URRUTIKOETXEA
TRUMPEK AISE IRABAZI DU AEB-ETAKO HAUTESKUNDEETAN

Trump Gobernua definitzen hasi da, Musk ondoan duela

Donald Trumpen izendapenetan ezaugarri nagusia da erabateko leialtasuna adierazi dioten pertsonak hautatzea. Lehen agintaldiko eskarmentuarekin, orain egitasmoa oztoporik gabe eta are indartsuago gauzatzeko asmoa dauka. Azkenak Marco Rubio eta Tulsi Gabbard izan dira, Estatu Idazkaria eta Inteligentzia burua.

Ezkerretik eskumara eta goitik behera: Elon Musk, Vivek Ramaswamy, Susie Wiles, Pete Hegseth, Thomas Homan, Elise Stefanik, John Ratcliffe,  Mike Waltz, Marco Rubio, Lee Zeldin, Stephen Miller eta Kristi Noem.
Ezkerretik eskumara eta goitik behera: Elon Musk, Vivek Ramaswamy, Susie Wiles, Pete Hegseth, Thomas Homan, Elise Stefanik, John Ratcliffe, Mike Waltz, Marco Rubio, Lee Zeldin, Stephen Miller eta Kristi Noem. (AFP)

Hauteskundeetatik hamar egunera, Donald Trump bere kabineteko izendapenak egiten ari da egunik egun. Hamasei arduradun behar dira gutxienez, presidenteordea eta hamabost sail exekutiboetako buruak. Beste arduradun batzuen rola ere aurrekoekin parekatu dezake, Etxe Zuriko kabinete buruarena esaterako. Susie Wiles izango da ardura hori edukiko duen lehen emakumea. Ronald Reaganen garaitik errepublikanoen administrazioetan lanean dihardu.

Iragarpenetako batzuek Senatuaren berrespena behar dute. Horregatik, Trumpek lana errazteko agindu die senatari errepublikanoei. Izan ere, AEBetako politikagintzako berezitasuna da “filibusterismoa”, oposizioak eztabaida katramilatzea gai bat gerarazi nahi duenean.

Senatuaren onarpen hori behar duten arduradunen artean dago NBEren aurrean AEBetako enbaxadore izango dena. Elise Stefanik kongresista izendatu du Donald Trumpek. Errepublikano moderatua zen behinola, New Yorkeko kongresisten kasuan ohikoa denez, baina Trumpen aurkako impeachment saiotik aurrera trumpista sutsu bihurtu da. Ia ez dauka esperientziarik nazioarteko politikan edo segurtasun nazionalean. Edozelan ere, Israelen aldeko AIPAC lobbyak patrikan daukan kongresistetako bat da. Azken hilabeteetan, Gazako gerraren aurkako ikasleen protesten harira, Kongresuan kritika oso gogorrak egin dizkie kanpaldiak egon diren unibertsitateetako errektoreei.

Atzo Marco Rubio eta Tulsi Gabbard izendatu zituen Trumpek. Rubio, behinola Trumpekiko oso kritikoa eta haren jarraitzaile sutsua orain, estatu idazkaria izango da urtarriletik aurrera. Gabbard berriz, presidentziarako primario demokratetan aurkeztu zen 2020an. Baxar al-Asad goraipatu izan du, eta Vladimir Putinengandik gertukotzat hartu ohi da. Trumpek Inteligentzia Nazionaleko zuzendari izendatu du.

TRUMPEKIKO OTZAN

Gainerako izendapenetan nagusitu den profila ere Trumpekiko leialtasun osoa erakutsi dutenena da. Hala, Kristi Noem Hego Dakotako gobernadorea Segurtasun Nazionaleko idazkaria izango da. Luzaroan presidenteordea izateko kinieletan egon zen Noem, txakur bat tiroz hil zuela zioen memoria liburu batek hautsak harrotu zituen arte. Gobernadorea izan den estatuko lurraldearen zati handi batera joatea ere debekatuta izan du, zazpi erreserba indigenek hala bozkatu baitzuten, Noemek lakota herriko arduradunen aurka egindako irainengatik.

Bestalde, Trumpen guztiz esanekoa izan den Lee Zeldin kongresista (2020 hauteskundeak zertifikatzearen aurka bozkatu zuen), Ingurumenaren Babeseko Agentziako idazkari izan du. Dozena bat aldiz ur edo aire garbia bermatzeko proposamenen aurka bozkatu duen pertsona ingurumen «ministro» izateko hautatu du Trumpek. Zeldin eta Stefanikekin batera kongresista errepublikanoa den Michael Waltz ere bere ondoan nahi du presidente hautatuak, eta segurtasun nazionaleko aholkulari izendatu du. Waltz «txapela berde» militar ohia da, eta «antiterrorismo» gaietako aholkularia izan zen Dick Cheney presidenteorde errepublikanoarekin ere. Txina eta Iranekiko belatz gisa ezagutzen dute Kapitolioan.

CIAko burua izateko John Ratcliffe Texasko kongresista ohia izatea ez da harrigarria, Trumpen lehen agintaldian ere Inteligentzia nazionaleko zuzendaria izan baitzen. Aldiz, AEBetako kargu nabarmenetako baterako, Defentsa idazkaria izateko izendapena erabateko ezustekoa izan da Pentagonoan, “Publico”-k dioenaren arabera. Pete Hegseth Fox kateko tertuliakide ultra hautatu du Trumpek. Muturreko kristau ebanjelikoa, telebistan presidente ohia etengabe defendatu dutenetako militar ohi bat da, eta Trumpen lehen agintaldian gerra krimenez akusatutako AEBetako Armadako kideentzat indultua eskatu zuen. Hegsethen haren izendapenaren alde bozkatu beharko duen senatarietako batek, Alaskako Lisa Murkowskik (errepublikanoen artean abortu eskubidearen aldeko bi ordezkarietako bat) harridura agertu zuen: «Ez nuen espero, ez zegoen kargurako aipatu genituen izenen artean». Zenbait adituren ustez.

NBEko enbaxadorea, CIAko zuzendaria eta Segurtasun nazionaleko, defentsako eta ingurumeneko idazkariak Senatuaren onarpena behar duten karguak dira. Ez ordea Susie Wiles kabinete-buru izateko izendatuak, ez eta «mugako tsarrak» ere. Thomas Homan immigrazio funtzionarioa da, eta Mexikoko mugako patruiletan lan egin du urteetan. Duela hilabete CBS katean esan zuen Trumpen Administrazioan berriz ere ekingo ziotela enpresa handietan razziak egiteari, dokumenturik gabeko migratzaileak atzemateko. Joe Bidenen agintaldian ez da halakorik egin. Homanek ardura handiko eta diru askoko kargua izango du, Trumpek agindutakoaren foku nagusietako bat izango baita.

«EFIZIENTZIA»

«Gobernu efizientziaren saila» iragarri du asteon Trumpek, ingelesez DOGE laburtuko da, eta askok kripto-diruarekin lotura egin dute berehala. Elon Muskek eta primario errepublikanoetan aurkeztu zen Vivek Ramaswamyk gidatuko dute sail berri hori. Biak ere enpresa teknologikoetan aberastutako pertsonak dira eta, Trumpek zuzenean izendatu eta eratutako «saila» izan arren, ez da teknikoki Etxe Zuriaren -Gobernuaren- zati izango, hori antolatzeak prozedura ofizialak jarraitu beharko lituzkeelako.

Trumpen arabera «aholku eta gidaritza» emango diote Gobernuari, eta Antolakuntza eta Aurrekontu bulegoarekin elkarlanean arituko dira, «orain arte sekula ikusi ez den eskala handiko erreforma estrukturala egiteko». Funtsean, «Gobernuan enpresa ikuspegi bat» sortzeko helburua dauka Trumpek.

DOGEk «Gobernuaren burokrazia desegingo du, gehiegizko araudia murriztuko du, beharrezkoak ez diren gastuak moztuko ditu eta agentzia federalak berregituratuko ditu», Trumpek adierazitakoaren arabera.

Hauteskunde kanpainan, Elon Muskek Gobernuaren aurrekoan bi bilioi dolar aurrez daitezkeela esan zuen (sei bilioi eta erditik), eta horretarako gobernuko funtzionarioen murrizketa handia proposatu du. Ramaswamyren proposamena, berriz, Washingtonen diren sail federalak osorik murriztea da, hala nola FBI, IRS (Ogasuna), Energia nuklearraren batzorde arautzailea eta Hezkuntza Saila bera.

Trumpek bideo bat argitaratu du asteon, esateko Hezkuntza Sail federala desegin eta Washingtonetik estatuetara itzultzea nahi duela. Urteetan izan da errepublikanoek jo puntuan izan duten saila.

«Inork hautatu ez dituen Washingtoneko burokratak ez lirateke gure haurren garapen intelektual eta moralaren arduran egon behar», esan zuen iaz Ordezkarien Ganberan Kentuckyko kongresista errepublikano batek.

Kanpainako agenda errepublikanoan ere hala jasota dago. Baina Hezkuntza Saila ezabatzea ez da hain erraza. Senatuan «super-gehiengoa» behar da horretarako, senatarien %60k babestea proposamena, eta 53-47 da errepublikanoek lortu berri duten gehiengoa.

Hala, litekeena da Trumpen eta errepublikanoen proposamenak berehala aurrera ez egitea. Edozelan ere, Gobernutik hezkuntza publikoari eta gehien behar duten kolektibo behartsuenei kalte egiteko bitartekoak sobera dituzte, saila erabat ezabatu gabe ere. Dagoeneko, eskola publikoen kudeaketa estatu eta konderrietatik egiten da, eta haien aurrekontuen ehuneko hamar inguru dator gutxi gorabehera saski federaletik. Kopuru mugatu baina esanguratsua da edozein ikastetxerentzat.

 

JACK SMITH, DIMITITZEKO PREST

Batzuk badatoz eta beste batzuk joateko prest daude. Jack Smith fiskal berezia dimititzeko prestatzen ari da, presidente izendatuak agintean sartu eta kaleratu baino lehen. Trumpek behin eta berriz esan du egingo duen lehen gauzetako bat izango dela haren aurkako ikerketaren buru izan den fiskala kargugabetzea. Merrick Garland buru duen Justizia sailak izendatu zuen Smith, legealdia aurreratu samar zegoela, eta horrek eragotzi du Trumpen ekintzek ondorio penalik ez izatea. Bereak eta bi egin ditu Trumpen aurkako auzibideak epaiketara irits daitezen, baina bere abokatuek eta hark Auzitegi Gorenean izendatutako epaileek atzeratzea lortu dute. Beraz, 2020 eta 2021ean hauteskundeen ostean Trumpek izandako jokabideagatik irekitako auzibideak nola itxi negoziatzen ari da Smith, beste inputatu batzuk baitaude.



EL EXPRESIDENTE REGRESA A LA CASA BLANCA

Tres años y diez meses después de su abrupta salida de la Presidencia, con un intento de manipular las elecciones y un asalto al Capitolio, Donald Trump volvió ayer al 1600 de la Avenida Pensilvania de Washington. Allí, en la Casa Blanca, le esperaba Joe Biden. Los periodistas apenas pudieron estar unos pocos segundos en el Despacho Oval. Biden le recibió con un «bienvenido de vuelta» y le felicitó por su victoria electoral. Asimismo le prometió lo que él le negó hace cuatro años: una transición suave. En un ambiente distendido, Trump le dio las gracias a Biden: «La política es dura y muchas veces no es agradable, pero hoy sí lo es, y lo agradezco».

No se sabe si el tono continuó siendo el mismo ya fuera de cámaras, en una reunión de más de dos horas en la que también participaron los jefes de Gabinete entrante y saliente, y en la que, según la Casa Blanca, hablaron de la guerra de Ucrania y de los israelíes cautivos en la Franja de Gaza.

No estuvo Melania Trump, por lo que la primera dama, Jill Biden, le entregó una carta a Trump, dirigida a su esposa.

Tras la reunión, Trump se dirigió al Capitolio para reunirse con los representantes republicanos en el Congreso. Para entonces, ya había saltado la noticia: John Thune, senador de Dakota del Sur, sustituirá como líder de la nueva mayoría republicana en el Senador a Mitch McConnell , que con 82 años anunció su retirada hace ya unos meses.

Aunque Trump no apoyó oficialmente a ningún candidato, su nuevo mejor amigo Elon Musk mostró su preferencia por Rick Scott, de Florida, lo que muchos interpretaron como una señal indirecta del presidente electo. Pero el Senado, en votación secreta, optó por una persona algo más independiente.

John Thune dijo ayer que «comienza una nueva era», y que desde el Senado harán todo lo posible para acelerar las nominaciones de Trump para su Gobierno. En cualquier caso, mantuvo que se mantendría el (táctica de obstrucción por parte de la oposición), ya que «el Senado es un lugar donde la minoría tiene su voz». U. URRUTIKOETXEA