Nerea LAUZIRIKA
1980

Ikurrinaren debekua Nafarroan: 1980an abiatutako bide luzea

PSOEk Gaztelu plazan zeukan egoitzan ikurriña jarri zuten 1978ko urtarrilean.
PSOEk Gaztelu plazan zeukan egoitzan ikurriña jarri zuten 1978ko urtarrilean. (EGIN)

Honela zekarren berria hurrengo eguneko “Egin”-ek: «Ikurrina ezin izango da ofizialki jarri Nafarroan». 1980ko abenduaren 2an, PSOEk, UCDk eta UPNk akordioa sinatu zuten, bandera espainiarra eta udalerrietakoa baino ez zitezen ofizialtzat jo udaletxeetan. Arauak ez zuen behar bezala zehazten ofiziala izateak eta ez izateak zer zekarren, eta ez zuen ikurrina beren-beregi debekatzen. Debekua ezartzeko bidearen lehen lauza jarri zuten, ordea, orduan Jose Antonio Urbiola Herri Batasunako diputatuak aurreikusi zuenez: «Badakigu zer gertatuko den».

Ez zegoen igarlea izan beharrik zetorrena asmatzeko, eta 1981eko abenduaren 10ean, urtebete beranduago, alegia, ikurrina Iruñeko udaletxetik erretiratzea adostu zuten ofizialtasuna kendu zioten alderdi berberek, hiriko biztanleen artean ikurrinarekin zer egin erabakitzeko erreferenduma egiteari uko egin ostean. Harrika hartu zuten hautua hainbat herritarrek, hurrengo eguneko “Egin”-ek jasotakoaren arabera, eta udaletxeko hainbat kristal apurtu zituzten.

Hamarkada batzuk geroago, Nafarroako lehendakari zela, Miguel Sanzek begitan hartu zuen ikurrina, eta hura debekatzeko egitasmoa jarri zuen martxan. Horrela, alkateak zigortzeko mekanismoak sortu zituen, 2003ko otsailaren 4ko GARAk argitaratu zuenez. Aurreko urteko abuztuaren 9ko aleak Nafarroako alkateen ezinegonaren berri eman zuen, argi baitzeukaten ikurrina debekatzea ez zela «eraso bakartua».

2003ko martxoaren 26an onartu zuten Ikurren Lege berria, 1986koa ordezkatzeko bokazioa zuena, zeinak ez zuen ikurrina ez bestelako ikurrik debekatzen, araudi berriak ez bezala. Sanzek alkateei ezartzen zien zigorra, udaletxean ikurrina jartzekotan, eta inhabilitatu zitzaten ere egin zuen saiakera. Erabakiak hainbaten sormena piztu zuen, eta herri ugaritan, udaletxeetan ez, baina handik metro gutxira jarri zituzten ikurrinak herritarrek; hala nola Etxaurin, 2005eko urtarrilaren 31ko GARAk argitaratu zuenez.

UPNren ikurrinaren aurkako gurutzadak une xelebreak eragin ditu urteotan. Horrela, Sanferminen hasieran udaletxeko plazan Euskal Herriaren ikurra sartzea bene-benetan zaila izan da urte luzez. 2010ean, esaterako, Polizia plazan sartu zen eta bertan zegoen jendetzaren aurka kargatu zuen, ikurrin bat kentzeko, urtebete geroago Aritz Intxustak GARAn gogora ekarri zuen moduan.

Baina 2013an, debekua berriz ere herritarren sormenarentzako bultzada bilakatu zen. Horrela, hainbat ekintzailek plazaren albo batetik bestera ikurrin erraldoia eskegitzea lortu zuten, orduan Iruñeko alkate zen Enrique Mayaren zoritxarrerako. Gezurretako bizarrekin eta txanoekin mozorrotuta udaletxe alboko teilatuetara igo eta kanaberaz bota zuten ikurrina eusteko soka.

20 MINUTUKO ATZERAPENA

Hurrengo egunean argitaratutako Ramon Solaren kronikak jaso zuen udaletxeko une horretako giroa: «Enrique Maya alkateak Draculak baratxuri-txirikorda baten aurrean bezala erreakzionatu zuen ikurrina ikustean». Maya eta UPNko zinegotziak tematu egin ziren ikurrina muturren aurrean zutela txupinik ez botatzearekin, eta horrela, hura kentzea lortu ostean hasi ziren jaiak, ohi baino ia 20 minutu beranduago, egoera ulertzen ez zuten hainbat turista eta jaiari ekiteko gogoari eutsi ezinda zeuden beste hainbeste iruindar dagoeneko alde eginda zeudelarik.

2017ko martxoan kendu zion debekua «aldaketaren gobernuak», hilaren 30ean. 1980an abiatutako zentsura bidea ia 37 urte geroago moztu zuten horrela, eta GARAk jaso zituen alderdi politiko desberdinen adierazpenak, bereziki azpimarratuz UPNren kasketa, araudi aldaketa Nafarroarekiko «desleialtasuntzat» jo baitzuen.

Aldaketaren lau alderdiek, hots, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek 2003ko Ikurren Legea indargabetu zuten, Joseba Asiron Iruñeko alkatearen aburuz «ikurrina jazartzeko modu esplizitu eta argian sortutakoa» zena. Mehatxuekin erantzun zion UPNko Javier Esparzak Parlamentuaren erabakiari, udalbatzen hautuari men egin eta udaletxeetan ikurrina jartzeko asmoa zuten udaletxeak auzitegietara eramango zituela ohartarazita.

Hori gutxi ez, eta PPko eta UPNko legebiltzarkideek ganberatik ospa egin zuten indargabetzea onartutakoan. Bi alderdi eskuindarren irakurketarekin bat egin zuen egun Nafarroako lehendakaria den Maria Chivitek, orduan PSNko legebiltzarkide zela. Horrela, Chivitek Podemosi eta I-Eri leporatu zien «jarrera nazionalistak bere egitea», Esparzak «esertokien truke saldu» egin zirela bota ostean.

Batzuen kasketekin, besteen ihesekin eta gehiengoaren txalo artean onartu zuten 2003ko Ikurren Legea indargabetzea 2017ko martxoaren 30ean, eta horrela jaso zuen GARAk hurrengo eguneko azalean: «Ikurrina libre Nafarroan, 14 urteko lege jazarpenaren ostean».



[2008] Reportaje de Joseba Vivanco sobre la propagación del VIH

En 2008 el sida afectaba a unos 33 millones de personas en todo el mundo. El 2 de diciembre de ese mismo año, GARA publicaba un reportaje del periodista Joseba Vivanco acerca de las últimas investigaciones sobre la propagación del VIH, que, tal y como rezaba el titular, «eclosionó en Congo a principios del siglo XX, viajó a Haití en los años 60 y de ahí pasó a EEUU».

Explicaba cómo las investigaciones más recientes de aquel momento apuntaban a que el paciente cero podría ser un cazador al que su presa, un chimpancé, habría contagiado un vírus similar al VIH, a través de la infección de heridas abiertas con sangre de estos primates contaminados, durante el proceso de despiece. Descartaban así la teoría de que el virus podría haberse creado en un laboratorio de manera intencionada.

Además, el reportaje aseguraba que la propagación a nivel mundial se habría producido a través de profesionales de Haití que fueron a trabajar a Congo y regresaron contagiados. De ahí, el VIH saltó a EEUU y, después, a Europa y al resto del mundo.