Las Ermitaseko bi zeramika Ertzaintzak ikertuko ditu faltsuak izan daitezkeelakoan
Lakuako Gobernuak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Ertzaintzari informazioa bidali dio Lurmen SLri konfiskatutako piezetan «manipulazio zantzu argiak» aurkitu dituztelako.

Espejoko (Gaubea) Las Ermitas aztarnategiko zeramika pieza banatan egindako bi grafitoek “Neron” eta “Cesar” hitzak dituzte gainean. Lurmen ikerketa taldearen esku zeuden Iruña-Veleiako instalazioetan. 2020an enpresa horren arduradunak zigortu zituzten Iruña-Veleiako ondare historiko/kulturalaren dokumentuak faltsutzeagatik.
«Material hori Arabako Arkeologia Museoan artxibatu zen eta hori guztia ez zen orain arte berrikusi», argitu zuten bi erakunde publikoek atzo ohar bidez.
Gasteizko Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak adierazi zuten «zorroztasunez, gardentasunez eta azkar» jokatu dutela. «Baieztatuko balitz, berri txarra izango litzateke, ez hainbeste faltsututako materialaren bolumenagatik, baizik eta Arabako ondare arkeologikoaren ospeari kalte egiteagatik», adierazi dute. Hala ere, «praxi txarraren adibide berri honen aurrean», erakundeen nahia da herritarrei horren berri ematea, «ibilbide judizialetik harago, pedagogia egiteko balio dezan, arkeologia eta ondarea errespetatzearen garrantziaz jabetu daitezen».
Las Ermitas aztarnategi arkeologikoa erromatar berantiarreko aztarnategi berezia da Araban. Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ikerlanen deialdi bat du 2024 eta 2025 urteetarako eta horren barruan EAEko landa-inguruneetako eta/edo erromatar berantiarreko grafitoen azterketa egiten ari dira Javier Niso eta Miguel Loza, Iterbide SC enpresakoak.
Arkeologo taldeak bi grafito aurkitu zituen joan den martxoaren 19an. «‘Neron’ eta ‘Cesar’ hitzak dira, erromatar zeramikazko bi piezaren gainean, eta egun giza manipulazioaren zantzu argiak dituzte. Grafiak ez dirudi zaharra eta letraren batek ebaki egiten zuen denborarekin itsatsitako lurra; eta, horrez gain, latinez, bi izenak ‘Nero’ eta ‘Caesar’ idazten ziren, hurrenez hurren», esan zuten. Astelehenean beharrezko dokumentazioa bildu ondoren, Lakuako Gobernuak Ertzaintzari bidali zion informazioa.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo
Una acción inaplazable

La Unión Europea propone un plan de previsión de crisis en pleno rearme

«La Justicia nunca ha investigado nada, siempre se ha puesto de perfil»
