Urtzi URRUTIKOETXEA

Harvardek aurre egin dio Trumpi, eta Etxe Zuriaren amorrua piztu du

AEBko Gobernuaren asmo autoritarioek unibertsitate zahar eta aberatsenaren aurka talka egin dute. Harvardek ez du onartu ezarri nahi dizkion neurriak, eta Etxe Zuriak berehala 2.000 milioi dolarreko finantzaketa eten du. Presidenteak are gogorrago jotzea eskatu du, haren apetei men egin ez dien lehen ikastegiaren aurka.

Behean, Harvardeko unibertsitatea, Bostonen. Hurrengo orrialdean, Donald Trump, haserre.
Behean, Harvardeko unibertsitatea, Bostonen. Hurrengo orrialdean, Donald Trump, haserre. (Europa Press)

Gutxi. Oso gutxi izan dira Donald Trumpen oldarrari aurre egitera ausartu direnak, baita orain arte botere exekutiboak ia ukitu gabe zituen eremuak astindu dituenean ere. Etxe Zuriaren zafraldiak hedabideak, abokatu bufeteak eta unibertsitateak ere izan ditu jomugan. Tradizio luze eta progresistakoak haietako zenbait, eskubide zibilen, giza eskubidearen edo adierazpen askatasunaren alde, azken asteotan otzan-otzan bete dute Donald Trumpek eta haren exekutiboak inposatu diena. Finantzaketaren mehatxua batzuetan, mendekati auzibideak irekitzearen arriskua besteetan, beti izan da motiboren bat ibilbide luzea baztertu eta Etxe Zuriaren aurrean belauniko jartzeko.

Harvardek, baina, planto egin du. Ezetz esan dio Trumpi. Aurretik Columbiak Etxe Zuriak esandakoa bete zuen gisan, orain ez makurtzea erabaki du Massachusetts-eko ikastegi zaharrak. Etxe Zuriaren lehen erantzuna 2.000 milioiko finantzazioa izoztea izan da, eta presidenteak fiskalki ere jo nahi du, Harvardek zergagabeko erakunde gisa daukan estatusari amaiera emanda (AEBko unibertsitate gehienak salbuetsita daude, irakaskuntzako gune gisa).

AEBko unibertsitate ospetsuenak pribatuak dira, baina diru publikoa jaso ohi dute ikerkuntza zientifikoan. Donald Trumpek hitzarmen horietako finantzazioa eten du unibertsitate batekin baino gehiagorekin. Stanfordek, esate baterako, kontratazioak eten behar izan zituen, eta beste batzuek ere orain arteko programetako batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte.

GAZAKO GENOZIDIOAREN AURKA

Etxe Zuriak, hasiera batean, duela urtebete campusetan izandako protestekin egin du lotura. Gazako sarraskiaren aurkako kanpaldietan egondako ikasle atzerritar askori bisa baliogabetu eta alde egiteko esan diete, eta atxilotu ere egin dituzte batzuk, deportatzeko asmoz. Behin baino gehiagotan, unibertsitateek eurek lana erraztu diete Gobernuari eta immigrazio agenteei, baina horrek ez du apaldu Trumpen presioa. Antisemitismoaren aurka egitearen aitzakian, Etxe Zurira ekarri duen agenda inposatu nahi die unibertsitateei, dibertsitatea, ekitatea eta inklusiorako dauden programetan atzera egitera behartzeko asmoz.

Halaxe jo zuen iazko protestetan protagonismo handiena izan zuen Ivy Ligako unibertsitatearen aurka. New Yorkeko Columbiari 400 milioiko finantzaketa ukatu zion, antisemitismoaren argudioa erabilita berriz ere. Alabaina, dirua berreskuratzeko baldintzak negoziatzerakoan oso bestelako eskaerak jarri zituen mahai gainean Etxe Zuriak: besteak beste, manifestariei maskarak eramatea debekatzea, unibertsitateko presidenteak (errektoreak) diziplinari buruzko kontrol zuzena izatea, eta sail akademiko oso bat kontrol administratiboaren menpe jartzea. Columbiak amore eman zuen xantaiaren aurrean; «Administrazio federalak beste finantzaketa bide batzuekin presio egiteko aukera erabat suntsigarria litzateke gure ikasleentzat», esan zuen Katrina Armstrong Columbiako behin-behineko presidenteak.

COLUMBIAREN ESKARMENTUA

Donald Trumpek lezioak eman ohi ditu, bere presio, mehatxu eta xantaiekin. Baina lezioa eskarmentu ere bihur daiteke, eta hala izan da Harvarden kasuan. Trumpen Administrazioak beste behin ere protesten kudeaketa berri bat eskatu zion unibertsitateari, eta ez zen horretan geratu: ikasleen onarpenean eta irakasleen kontratazioan ere aldaketak inposatu nahi izan ditu, eta gobernuaren ikuskapenaren menpe geratzea. Alan Garber Harvardeko presidenteak gutun batean erantzun zuen eskaera horiek «aurrekaririk gabeko botere adierazpenak» zirela, «legeaz beste», eta adierazpen askatasun konstituzionala eta Eskubide Zibilen legea urratzen zutela salatu zuen.

Handik gutxira Etxe Zuriak erantzun zuen finantzaketa etenez, zein programatarako zehaztu gabe. Karoline Leavitt bozeramaileak Harvardi leporatu zion Eskubide Zibilen legea urratzea; arraza edo jatorriaren arabera baztertzea debekatzen die funts federalak jasotzen dituztenei eta, Etxe Zuriaren arabera, Gazarekiko elkartasun protestetan horixe gertatu zen ikasle juduen aurka.

Asko dira, unibertsitateko lege arduradunen zein ikasleen artean, antisemitismoarekin egindako lotura bidegabea eta aitzakia hutsa dela askatasun akademikoen aurkako erasorako. Gainera, laguntza federalak eteteko ere, auzia zorrotz ikertzea eskatzen du legeak, eta 30 egun aurretiaz jakinaraztea Kongresuari. Ez Columbiaren ez Harvarden kasuan ez da halakorik gertatu.

Columbiako irakasle batzuek auzitara eraman dute Trumpen administrazioa, dirulaguntzak eteteak legea eta adierazpen konstituzionalerako eskubidea urratzen dituelakoan, baita behar bezalako berme juridikoak izatekoa ere. New Yorkeko epaile federalak datorren ostegunera arteko epea eman dio Administrazioari salaketari erantzuteko.

Kontua da, amore emanda ere, Columbiak ez dituela 400 milioi dolarrak jaso oraindik. Beste batzuetan gertatu bezala, Trumpek bere eskaerak zorrozteko aitzakia bezala ikusi zuen Columbiaren kapitulazioa. Berez, Harvardek ere ez zeukan aurrez aurreko borrokarako asmorik. Urtarrilean akordioa lortu zuen antisemitismoa egotzi zioten bi auzibidetan, eta askoren ustez zabalegia den definizioa onartzea ametitu zuen, Israelekiko kritiketako batzuk antisemitismoaren barnean kokatzen dituelako. Gero, Ekialde Hurbileko Ikasketen zentroko kide batzuk kanporatu zituen, haien programak Israelen aurka zirela leporatuta.

Baina ohartu dira ezer gutxi egin dezaketela Trump eta atzetik dituenak baretzeko. Mendeku gosez sartu dira, eta argi utzi dute Columbian. Erabat errendituta ere ez da aski izan. Etxe Zuriko mendebaldeko hegaleko jenderik boteretsuenak dihardu unibertsitateetan aurkako erasoan buru-belarri, hala nola Stephen Miller (Trumpen aholkulari politiko nagusia), Vince Haley, Barne Politika Kontseiluko burua, eta May Mailman, Harvarden ikasitako estratega politikoa.

HARVARDEN DEFENTSA

Harvardek aski dela esan du orain. Bi mila milioiko etena ez da hutsala, baina 53 mila milioiko dohaintzak jasotzen ditu Massachusetts-eko unibertsitateak. Euts diezaioke Etxe Zuriaren erasoari oraingoz. «Gobernuak, edozein alderdi egonda ere boterean, ez luke ezarri behar zer irakats dezaketen unibertsitate pribatuek, nor onar edo kontrata dezaketen, eta zein ikasketa eta ikerketa-bide jarrai dezaketen», adierazi zuen Alan Garberek. Jokaldi arriskutsua da, eta ez du berez erabateko enfrentamendua ere helburu. Unibertsitateak negoziazio edo auzibidea hobesten dituela argi uzteko, alderdi kontserbadorean ospea duten bi abokatu kontratatu ditu: William A. Burck-ek Trumpen aliatu asko defendatu izan ditu, eta Robert Hur fiskal ohia; Joe Bidenen dokumentu sekretuen auzian Hur-ek egindako txostenak orduko presidentearen gainbehera kognitiboa jaso zuen, eta txalo zaparrada jaso zuen eskuinetik.

Trumpen aurrekariak ezagututa, elkartasuna berehalakoa izan du Harvardek. MIT Massachusetts-eko Teknologia Institutuak ere uko egin zion asteartean Trumpen eskaerak onartzeari. Princetoneko errektoreak ere Harvardeko buruaren adierazpena irakurtzera dei egin zuen, «Princeton Harvardekin dago» idatzi ostean sare sozialetan. Stanfordeko unibertsitatetik antzeko mezua zabaldu zuten: «Harvard-ek jasotako gutunari egindako objekzioak askatasunaren tradizio estatubatuarrean sustraituta daude; tradizio hori berebizikoa da gure herrialdeko unibertsitateetarako, eta merezi du defendatzea». Yalek ere babesa eman zion Harvardi. Unibertsitateko ikasle ohi ezagunenetakoak, Barack Obamak (1991n graduatu zen Harvarden Zuzenbidean), dirulaguntza etetea «legez kanpo» zegoela salatu zuen, eta txalo egin zion unibertsitateak hartutako jarrerari, beste ikastetxe batzuentzat «eredu» zela esanez.



El caso de un deportado a El Salvador pone en jaque la política migratoria de la Casa Blanca

El caso de Kilmar Abrego García, el inmigrante salvadoreño que el Gobierno de Donald Trump admite haber deportado «por error», ha dado una nueva vuelta judicial. La jueza federal Paula Xinis tomará declaración en las próximas dos semanas a las personas involucradas en la deportación de Abrego.

Sus allegados, los colectivos que trabajan con inmigrantes y los demócratas describen a Kilmar Abrego como un padre de familia de Silver Spring (Maryland). Los republicanos lo presentan como un «inmigrante ilegal» sospechoso de pertenecer a la pandilla MS-13 (Mara Salvatrucha). Abrego llegó en 2011 a Estados Unidos, cuando tenía 15 años. Ahora tiene 29, está casado con una ciudadana estadounidense y tiene una hija. Trabaja en el sector metalúrgico, cuyo sindicato también se ha involucrado en la campaña para que sea devuelto al país. En 2019 fue detenido por agentes de inmigración. El juez de inmigración de concedió protección legal y decretó que no podía ser deportado, argumentando que en El Salvador podría correr peligro de ser perseguido por las maras locales. Pese a esta decisión judicial, Abrego fue arrestado el 15 de marzo y deportado a la famosa cárcel Cecot en la que el régimen de Nayib Bukele tiene encerradas a miles de personas acusadas de ser pandilleros. La familia no tiene noticias suyas desde hace más de un mes; la Casa Blanca solo ha confirmado que está vivo.

El propio Ejecutivo ha reconocido que Abrego fue deportado «por error», pero insiste en que tiene lazos con la MS-13 (aunque nunca ha sido acusado formalmente) y rechaza que tenga que traerlo de vuelta. El Departamento de Justicia recurrió la primera decisión de la jueza; la Corte Suprema decidió que el Gobierno debía «facilitar» su regreso al país.

La Administración Trump apenas esconde que no ha dado ni un solo paso para que Abrego regrese a Estados Unidos, ni piensa darlo. «Si aparece en la frontera de EEUU, facilitaremos el regreso», asegura la portavoz de la Casa Blanca, añadiendo que no tienen capacidad para forzar al Gobierno de El Salvador para que libere a nadie (a pesar de que Washington le paga seis millones de dólares por Abrego y los otros 200 salvadoreños y venezolanos deportados al país).

La jueza Xinis le recordó al representante del Departamento de Justicia que la Casa Blanca no le ha entregado la información requerida. Antes de decidir si acusa a los responsables de desacato, les ha dado dos semanas para tomarles declaración. Mientras tanto, el senador demócrata de Maryland Chris Van Hollen viajó ayer a El Salvador para intentar visitar a Abrego García. U. U.