Amaia U. LASAGABASTER
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

Etorkizuna eta oraina

16 urterekin eta Lehen Mailan estreinatu berria, Nahikari Garcia, pieza ordezkaezina bilakatu da Realaren hamaikakoan. Udazkenean Europako Txapelketan egon zen eta udaberrian Munduko Kopa jokatuko du.

Euskal futbolaren promesa handienetarikoa da Nahikari Garcia. Etorkizun oparoa aurreikusten diote adituek 16 urteko aurrelariari. Etorkizunaren aurretik, ordea, oraina dago eta horixe ere emankorra suertatzen ari zaio baloiaren artistek duten ukitua duen jokalari gipuzkoarrari.

Urte berriaren etorrerarekin, Añorga utzi eta Realaren kamiseta jantzi zuen Nahikarik. Hilabete eta erdi besterik ez da pasa, sei partida guztira, baina aurrelaria talde txuri-urdinaren pieza ordezkaezina bilakatu da. Levanteren aurkako partidan egin zuen estreinaldia hasierako hamaikakoan eta ez da hortik mugitu ondorengo jardunaldietan. Jokatu, golak sortu eta sartu, gozatu eta gozarazi egin du urte hasiera honetan, bere taldearen momentu goxoenean parte hartuz. Maila aldaketa batere nabaritu barik, gainera.

Horrela dirudi, behintzat, kanpotik ikusita. Nahikarik ez du hain argi ikusten. «Nabaritzen da, bai. Egun gehiagotan entrenatzen zara, exijentzia handiagoa da, bai lan-saioetan, baita partidetan ere... Profesionaltasun handiagoa dago, eta kalitateari buruz, zer esango dut. Espainiako selekzioan aritzen den jendea, Championsa jokatzen ari diren jokalariak, Liga eta Kopa irabazleak... Kalitatea, abiadura..., saltoa arlo guztietan nabaritzen da». Horri guztiari aurre egiteko, laguntza ederra aurkitu du, kanpoan eta barruan. «Ikusgarria da zenbat jende etortzen den partidak ikustera, Zubietan nola bultzatzen gaituzten», nabarmendu du. «Eta are ikusgarriagoa taldeak eskaini didan harrera. Beso zabalik hartu naute. Benetan erraza da talde honetan aritzea. Saltoa nabaritzen da, baina horrelako laguntzarekin askoz errazago moldatu naiz», adierazi du.

Gainera, Nahikariren fitxaketarekin batera Realaren denboraldiko une goxoena heldu da. Aurrelariak onartzen duenez, «askoz errazagoa da horrelako egoera batean heltzea. Taldea ondo jokatzen ari da, emaitza onak lortzen, gorantz egiten... Are gutxiago, kostatu zait». Txuri-urdinak azkenaldi honetan gauzatzen ari diren ibilbidean Nahikarik berak zerikusia duela dudarik ez da. Zubietara heldu zenetik, sei partida jokatu ditu Realak eta seietan jardun da urnietarra hasierako hamaikakoan. Lau osorik jokatu ditu, hiru gol sartzeaz eta beste pare bat sortzeaz gain. Apaltasunez dio eskaintzen ari denarekin pozik dagoela, baina bere taldekideen lanari egozten dio meritua. «Neu naiz zortea izan dudana horrelako taldean jokatzeagatik, taldekideen lanari etekina ateratzen diodana. Hori eskertzen saiatzen naiz, baita Realak kamiseta hau janzteko eta Lehen Mailan jokatzeko aukera emanez egin didan oparia eta nigan jarri duen konfiantza eskertzen ere, lanaren bidez eta neure esku dagoen ahalegin handiena eginez».

Helburu berbera ezartzen dio bere buruari ondorengo hilabeteei begira. «Gogor lan egin, taldea ahal den posturik altuenera eramaten laguntzeko, horixe da eman nahi diodana. Golak batzuetan sartuko dira eta beste batzuetan ez. Maila honetan, gainera, zailagoa da sartzea, baina sartzeko ahalegina eta, batez ere, lan egiteko aldez aurretiko jarrera promestu ditzaket».

Hitzordu mundiala

Reala ez da, hala ere, aurrelari gaztearen lanaz gozatuko duen bakarra. Izan ere, lau bat partida gal ditzake Nahikarik, udazkenean Europako Txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren, martxoaren 15etik aurrera Costa Rican lehiatuko den 17 urtez azpiko Munduko Kopan parte hartuko baitu -Jorge Vildak ez du oraindik bere zerrenda ezagutarazi, baina bere hamaikakoetan ere ordezkaezina da gipuzkoarra- Espainiako selekzioarekin. Apirilaren 4an jokatuko den finalean parte hartzeko asmo garbia dauka. «Zergatik ez? Ni oso lehiakorra naiz, buruan garaipena daukat beti. Baina gainera, kasu honetan, ez da bakarrik nortasun edo gogo pertsonal kontua, baizik eta benetako aukerak daudela uste dudala. Oso talde ona da, bai zelaian bai aldagelan, eta konfiantza handia dugu. Ez dakit noraino helduko garen, aurkariak asmo berarekin joango baitira, baina aukera badaukagu, eta ahalegindu, ahaleginduko gara».

Realarekin hainbat partida jokatzeko aukera kenduko dio Costa Ricako hitzorduak eta «penaturik» dago. Pena batzuk ez dira hain latzak, ordea, eta argi dauka Nahikarik era honetako esperientzia baten ondorioak bere taldearentzat berarentzat ere onuragarriak izan daitezkeela. «Bertan biziko ditudanek, egoera berriak, exijentzia, presioa... nire hazkuntzan lagunduko didate, eta jokalari hobea bilakatzea espero dut».

La semana

Goles. Sonia (Barcelona) se mantiene al frente de la tabla de realizadoras con 19 goles. Por detrás, Rivi (Granada) ha alcanzado a Erika (Athletic), ambas ahora con 16 dianas. Una menos tiene Mari Paz (Valencia).

Segunda. El Athletic B vuelve a aumentar su ventaja tras imponerse al Reocín (0-1), mientras el Aurrera caía ante el Abanto (2-1). Las rojiblancas aventajan ahora en siete puntos a la escuadra gasteiztarra. En la próxima jornada, la 18ª, se enfrentarán los cuatro mejores equipos de la clasificación: Aurrera-Oiartzun y Athletic B-Osasuna.

Amistosos. El Sporting de Huelva sigue aprovechando los stages invernales de los equipos centroeuropeos. Ya disputó un amistoso contra el Wolfsburgo y mañana se las verá con el Zurich, también en el Algarve. El Granada también se apunta a los bolos y se impuso al Odense (4-1).

Televisión. Eurosport ofrecerá la Copa de Algarve el próximo mes de marzo. Están asegurados todos los partidos de Alemania y al menos tres de Estados Unidos. La cadena también ofrecerá el Mundial sub17 de Costa Rica y al menos tres partidos de los cuartos de final de la Champions League.

Retirada. Ana Troyano (Atlético de Madrid) ha anunciado su decisión de colgar las botas, al no poder compaginar el fútbol con la exigencia de sus estudios de Medicina.