KLIK

Gero eta «antzartek» gehiago

83 ontzi uretan, beste horrenbeste kuadrilla txalupa barruan, guztiak okasiorako atondurik. Antzara Eguna zen atzo Lekeition, sanantolinetako egun handia, eta jendetza bildu zen portuan harrapatzaileek zenbat altxaldi egitea lortzen zuten gertutik ikusteko. Titadine potinekoa nagusitu zen, bost altxaldi eginda eta «antzartek» bati (polimerozko antzara) lepoa moztuta. Aurten, 47 ontzik hautatu dute hildako antzara, eta, 36k, artifiziala.Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS