GAUR8

Lurrun eta diesel trenak abuztuan zehar; irteera geltokia, Azpeitia

Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoak bi lurrun tren jarri ditu zirkulazioan. Hil honetako astearteetatik ostiraletara bitartean, berriz, diesel trakzioko trenak ibiliko dira.

Lurrun trena (Burdinbidearen Euskal Museoa)
Lurrun trena (Burdinbidearen Euskal Museoa)

Lurrun trenak Azpeitian dagoen museotik irten dira berriz joan den asteburuan, larunbatean eta igandean. Biek 12.00etan dute irteera ordua.

Horrez gain, abuztuko lanegunetarako diesel trakzioko trenen ibilbideak programatu ditu museoak, asteartetik ostiralera. Hauek ere Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik irteten dira Lasaoranz, eta irteera orduak 12.30ean eta 18.00etan dira 

Trenbidearen euskal museoak asteartetik larunbatera irekitzen ditu ateak, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19:30era. Igande eta jaiegunetan, astelehenean izan ezik, 10.30etik 14.00etara egongo da aretoa zabalik.

Bestalde, Museoak asteburuan eskaintzen dituen lurrun trenek Azpeititik Lasaora joateko ordutegia dute larunbatean eta igandean, 12: 00etatik aurrera, Euskotrenek ohar baten bidez jakinarazi duenez.


Covid-etik babesteko

Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatze aldera, covid-19ak eragindako egoeraren aurrean behar den urruntze fisikoa gordetzteko neurriak ezarri dituzte. Harreran babes-oholtzak jarri dituztea, eta museoan hidrogel desinfektatzailea banatzeko gailuak daude.

Gainera, ibilbide zirkularra duen zirkuitu bat sortu dute, Museoko bisitariek atzera egin beharrik izan ez dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ez daitezen. Zirkuitu hau lurrean geziz markatuta dago, jarraitu beharreko bidea seinalatzeko.

Halaber, edukiera txikiko erakusketa-aretoak itxi egin dituzte, baita uniforme-bildumak eta trenbide-kronometria ere.

Horrekin batera, instalazioen garbiketa indartu da, bereziki bisitariek eta Museoko langileek manipulazten ditzuten elementuetan eta beste edozein esparru publikotan bezala, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea instalazioetara sartzeko.

Halaber, osasun egoeraren bilakaeraren zain, tailer mekanikoaren eta tranbia historikoaren bisita gidatuak eta erakustaldiak bertan behera utzi dituztela gogorarazi dute.