GAUR8

«Bizipozaren begirada», 35 elkarteren bizipenak biltzen dituen liburua

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa osatzen duten elkarteen bizipenak liburu batean bildu ditu Nerea Godoyk. «Bizipozaren begirada» deitzen da lana eta bizitako hori «modu bitxian» kontatuta dagoela aurreratu dute. Godoyren esanetan, liburuaren magia enpatian dago.

Nerea Godoy, «Bizipozaren begirada» liburuaren egilea. (Bizipoza)
Nerea Godoy, «Bizipozaren begirada» liburuaren egilea. (Bizipoza)

Bizipozaren helburu nagusia haur eta familien ongizatean aritzen diren elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea da. Egun 35 elkartek hartzen dute parte ekimen horretan eta horien bizipenak dira, hain zuen ere, «Bizipozaren begirada» liburuaren protagonistak.

Aipaturiko bizipenak liburuak «modu bitxian» azaltzen direla azaldu du San Filippo elkarteko kidea den Godoyk, eta zehaztu du «irakurleak pertsonaiak sakonki» ezagutuko dituela, baina «haien izenik jakin gabe, haien begiradaren bidez murgilduko baita bakoitzaren errealitatean, bakoitzaren mundutxoan».

Lanaren edukiaren inguruan, Godoyk gaineratu du «amaieran, munduak guztiontzat beharko lukeela» deskubrituko duela irakurleak, «denok dugula munduan leku bat». «Ez dugu mundu erraza bizi eta denok eman dezakegu zerbait inor bere lekurik gabe gera ez dadin, denok jaso baitezakegu zerbait ere», adierazi du egileak.

Sentitu eta sentiarazi

San Filippo elkarteko kideak nabarmendu du, bestalde, enpatia liburuaren magiaren zutabeetako bat dela, «irakurtzen hasi eta irakurritakoa norbere begietan» sentitzeko, eta «norberaren begiradan ez bada, senide, lagun eta ezagunengan, begirada haiengan jarriz haiek bezala sentitzen eta sentiarazten saiatuz».

Liburuaren prezioa 12 eurokoa da eta 640 029 856 telefono zenbakira deitua eskura daiteke.