GAUR8

Ondare higiezina zaharberritzeko 13 proiektu pribatuk Arabako Diputazioaren laguntza izango dute

Ondare higiezinak zaharberritzeko 13 proiektu pribatuk Arabako Foru Aldundiaren laguntzak izango dituzte, kontserbazioan «partikularren esku hartzeak» bultzatzeko asmoz. Hautatutako 13 egitasmoek 700 eta 30.000 euro bitarteko diru laguntzak izango dituzte.

Irudian, Arespalditzako Atxa Jauregia.
Irudian, Arespalditzako Atxa Jauregia. (Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Saila)

Gesaltza Añanako Zanbrana-Herrian sendiaren jauregia, Gesaltza Añanako sutegia, Lantenoko Indianoaren Etxea, Gesaltza Añanako Errege kaleko eraikin multzoa, Arespalditzako Atxa Jauregia, Gasteizko Aiztogile kaleko 40. zenbakiko eraikin bat eta Murgako Arakio auzoko baserri bat daude Diputazioaren laguntza ekonomikoa jasoko duten egitasmoen artean.

«Esku hartzeetako bik gehieneko laguntza jasoko dute, 30.000 euro, eta beste hiruk 19.000 eta 21.000 euro bitartean. Gainerakoek 703,49 eta 4.883,24 euro artean jasoko dituzte», azaldu du Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak ohar batean.

Guztira, 509.259 euroko laguntzak eman ditu Diputazioak ondare arkitektonikoa eraberritzeko egitasmo pribatuei. Azaldu duenez, Plan A egindako berrikuntzetako bat 135.000 euroko partida bat sartzea izan da, laguntzen bidez kultura ondare higiezinak kontserbatzeko edota zaharberritzeko partikularren esku hartzeak bultzatzea.

30 eskabide jaso dira

Ekimenari erantzunez, 30 eskabide jaso dira. Zehaztutakoaren arabera, lau ezetsi dira irizpideak ez betetzeagatik, eta beste 13 ezin izan dira lagundu «erabilgarri zegoen aurrekontua agortu delako»

Ana del Val Kultra eta Kirol Saileko arduradunak nabarmendu duenez, helburu horrekin iaz sartu indarrean jarri zuten laguntzen lerro berria eta «horri esker, kontserbazioa sustatzeaz gain, zaharberritze historikoan esku hartzen duen industria suspertu egin da, gainera, EITak babestutako eraikinen euskal kultura ondarearen arloko araudira egokitu dira» Batzar Nagusien akordioa betez.