GAUR8

«Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen» erakusketa EHUko Arabako Campusean

Gaurtik, hlaren 24ra artean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunasren ospakizuna dela-eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak antolatu duen 'Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen' erakusketa zabaldu dute EHUko Arabako Campusean.

Erakusketaren kartela
Erakusketaren kartela (Campusa)

Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela-eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak ‘Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen’ erakusketa antolatu du eta gaur bertan zabaldu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko pabiloian.

Bioaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren arteko harremanaren gaineko gogoeta da erakusketa. Panel batzuen bidez, munduan dauden hizkuntza gutxitu eta indigenen errealitatera gerturatzen gaituzte hizkuntza horietan idatzitako kontakizun eta irudiek. Hizkuntza horietako gehienak galzorian daude eta bizirauteko hamaika oztopori aurre egin beharrean daude, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzen ahegintzen dira.

Kontakizunak, jatorrizko hizkuntzan
 
Irudi eta kontakizunez gain, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoeraren inguruko informazioa eskaintzen dute panelek. Gainera, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera ere badago, QR kode baten bitartez.
 
Nazioarteko Ama Hizkuntzen Eguna dela eta, euskararekin batera, isilarazitako herri indigenen berri ere eman nahi du erakusketak, haien sentipenak eta sentsibilitateak ezagutarazte aldera.
 
Erakusketa zabalik egongo da gaurtik 24ra, eta gaur bisita gidatuak izango dira. Izen ematea: unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus 

Gaur 10:00etan zabaldu da, eta hurrengo egunetan 8:30etik 20:30era bitartean egongo da ikusgai.