GAUR8
Gaur X urte

Munduko kriptomonetarik ezagunena sortu zen orain hamalau urte

2009ko urtarrilaren 3an, Satoshi Nakamotok Bitcoina sartu zuen merkatura, munduko kriptomonetarik ezagunena.

Pertsona bat, mugikorreko aplikazio batean kriptomoneda eta akzioen prezioak egiaztatzen.
Pertsona bat, mugikorreko aplikazio batean kriptomoneda eta akzioen prezioak egiaztatzen. (GETTY)

2009ko urtarrilaren 3an jarri zen martxan peer-to-peer sisteman oinarritutako lehenengo sarea, txanponaren nodoak korritzeko kode irekiko lehen softwarea martxan jarri ondoren. Eta horrek ekarri zuen Bitcoinaren sorrera, munduko kriptomonetarik ezagunena.

Satoshi Nakamotok jaurti zuen lehen bitcoin-blokea, genesi-blokea gisa ere ezagutzen dena.

Moneta jaurti eta sei egunera agertu zen lehenengo bezeroa. Hal Finney programatzailea izan zen bitcoinak eskuratu zituen lehenengo pertsona. Bitcoin softwarea martxan jarri zen egunean deskargatu zuen, eta Nakamotoren 10 bitcoin jaso zituen. Hori izan zen, halaber, munduko lehen transakzioa.

Gobernuen garretatik kanpoko moneta gisa aurkezten dituzte Bitcoin eta bestelako kripnomonetak defendatzaileek, askeago modura saldu baina, egiaz, kriptomoneten inbertsioak ekartzen dituen arriskuak bereziki handiak dira. Merkatuaren aldakortasun handia, araututako enpresarik eza, legez kanpoko jardueren bidez dirua garbitzeko aukera eta iruzurrak eta lapurretak gerta daitezke, besteak beste. Arautu gabeko merkatu batean funtzionatzen dute eta ez dute ordezkatuko duten moneta fisikorik. Ukiezinak dira.

Hain zuzen ere, 2021ean inoiz baino iruzur gehiago erregistratu ziren moneta hauen inguruan. Chainalysis azterketa-enpresaren txosten baten arabera, iruzurren bidez, 7.300 milioi euro galdu zituzten erabiltzaileek. Kriptomoneten lapurreta %500 baino gehiago hazi zen aurreko urtearekin alderatuta.