29 urte dira Mandela Hegoafrikako presidente izendatu zutela
Hegoafrikako lehen presidente beltza izendatu zuten Nelson Mandela 1994an, bizitza osoa Apartheidaren aurka borrokatzen eman ostean. Boterean lau urte besterik egon ez zen arren, eragin handia izan zuen herrialdean eta baita herritik kanpo ere.
Hegoafrikako gehiengo beltzak Apartheida jasan zuen 40 urtetan baino gehiagotan. Biztanle zuriek arrazismo handiz jokatu zuten gainontzekoen kontra, eta irakaskuntzan eta lanean berdintasuna ukatzen zieten. Giza eskubideen murrizte larria pairatu zuten 1948tik geroztik.
1918an jaio zen Nelson Mandera, eta egora hark bete-betean harrapatu zuen gaztea zela. Apartheidaren aurkako ekintzaile sutsu bilakatu zen eta Afrikako Kongresu Nazionaleko kide izan zen. Umkhonto wa Sizwe (MK) talde armatuaren sorkuntzan parte hartu zuen eta haren buru izan zen. Ultra eskuindarrek haien alderdiaren kontrako sabotaiak egin izana leporatu zion, eta horregatik 27 urte eman zituen kartzelan.
1990an askatu zuten eta orduztik arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baten alde egin zuen, elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatuz. Hori dela eta, urte horretan bertan Apartheida amaitu eta urtebete geroago, Mandelaren lana txalotua izan zen.
1993an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, eta hurrengo urteko hauteskundeetan irabazi ostean, 1994ko maiatzaren 10ean presidente izendatua izan zen; herrialdeko lehen presidente beltza bilakatu zen %62aren bozkekin. Bere mandatuan zehar berradiskidetzearen aldeko pausoak ematen saiatu zen. Bi urte geroago, pixkanaka politikaren lehen lerroa uzten joan zen eta 1997an kargua uztea erabaki zuen, 1999ko martxoan agur hitzaldia eman zuen arte.
Bere legealdia laburra izan arren, mundu osoaren oroimenean gelditu da bere izena. Izan ere, inkesta baten arabera, hegoafrikarren %80a pozik agertu zen Mandela presidentearekin.