GAUR8
Gaur X urte

Duela 60 urte Valentina Tereshkova espaziora bidaiatzen zuen lehen emakumea bilakatu zen

Valentina Tereshkova astronauta sobietarrak Vostok 6 espazio ontzian bakarka bidaiatu zuen 1963ko ekainaren 16an. Espaziora joan zen lehenengo emakumea izan zen eta gaur egun ere beste kiderik gabe misio bat burutu duen emakumezko astronauta bakarra da.

Valentina Tereshkova astronauta.
Valentina Tereshkova astronauta. (Wikimedia Commons)

Valentina Tereshkova astronauta 1937ko martxoaren 6an jaio zen Sobietar Batasunean, familia proletario batean, eta 26 urterekin bidaiatu zuen espaziora. Horrela, espaziora bidaiatzen zuen lehen emakume astronauta bilakatu zen 1963ko ekainaren 16an Vostok 6 ontzian bidaiatu zuenean.

Momentuz, bakarkako misio bat burutu duen emakume astronauta bakarra izaten jarraitzen du. Horrelako bidaia bat egiten zuen lehen zibila ere izan zen, une horretan ez baitzen oraindik Aireko Indarren kidea.

Vostok 6 bidaia Vostok operazioko azkena izan zen eta Tereshkovak Kazakhstanen lur hartu zuenean bukatu zen. Misioa Sobietar Batasunean gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bazegoela erakusteko erabili zuten, baina 19 urte geroagora arte ez zuten beste emakumerik espaziora bidali.

Misioa bukatutakoan Tereshkovak ingeniaritza aeroespaziala ikasi zuen eta doktoretza ere egin zuen. 1977an erretiratu zen Aireko Indarretatik eta kosmonauta taldetik. Hala ere, 2013an, 76 urte zituela, adierazi zuen Martera bidaia egitekotan parte hartzeko prest legokeela, itzulerarik gabeko bidaia izanda ere.

2014an Sochin egin ziren Olinpiar Jokoetako irekiera ekitaldian bandera olinpikoa eraman zuen.