GAUR8

‘Deep Sea. Sakontasunera bidai bat’ filma karteldegietan ostiralean, Zinema Euskaraz programaren baitan

Zinema Euskaraz programaren eskutik, ‘Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat’ filmaren euskarazko bertsioa ikusi ahal izango da ostiral honetan, Hego Euskal Herriko zinema areto ezberdinetan. ‘Lagunak erreskatera’ da programatutako hurrengo filma.

Zinema Euskaraz programak proposatzen duen filmaren kartela, irudian.
Zinema Euskaraz programak proposatzen duen filmaren kartela, irudian. (Zineuskadi)

Publiko orokorrari bideratutako ‘Deep Sea. Sakontasunera bidai bat’ film txinatarra estreinatuko da ostiral honetan, maiatzaren 10ean, Euskal Herriko zenbait zinema aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik, euskarara bikoiztuta.

Shenxiu, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoaren istorioa dakar filmak. Familiarekin oporretan egindako itsas bidaia da neskato horren abenturaren abiapuntua.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den laugarren filma da hau. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen duen programak. Ekimena haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Hegoaldeko lau herrialdeetan

‘Deep Sea. Sakontasunera bidai bat’ filma Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea) aretoetan ikusi ahalko da.

Zinema Euskaraz programarekin estreinatuko diren hurrengo filmak ‘Lagunak erreskatera’ izango da, maiatzaren 24an, eta ‘Robotia’, ekainaren 7an.