Oihana Llorente Arretxea
IKUSMIRA

ZERUARI ERE JUSTIZIA ESKE

Marisol Ramirez/ Argazki Press
Marisol Ramirez/ Argazki Press

Galdutako semea gogoan, negar malkoek ihes egiten diete itxaropena galdu nahi ez duten begietatik. Tantek irrist egiten dute behera, zeruari so egin eta justizia aldarrikatzen duten bitartean. Justizia, Iñigo Cabacasentzat, orain hiru urte futbol partida ikustera joan eta inoiz itzuli ez zen semearentzat. Justizia, Rosa Zarrarentzat, 1995eko ekainean Donostian heriotza aurkitu zuen ama, senitarteko eta emakumearentzat. Justizia gomazko pilotakadek zauritutako lagun guztientzat. Eta bereziki, justizia, gomazko pilota beltzak polizia bihozgabeen eskuetatik desagertu eta jolasguneetan umeen irriak eragiten dituzten puxika koloretsuak izatera itzul daitezen.