Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan
Kazetaria eta ikertzailea

Isilpeko heriotza zigorra

Gorka Fraile Iturralde euskal presoak espetxean 18 urte daramatza, dagoeneko existitzeari utzi dion erakunde armatu bateko kide izategatik, odolezko lege-hausterik egin ez arren. Guztira, 45 urteko espetxe zigorra du (25 urte bete beharko ditu), 1997an etakidea izan zelako. Oraintsu, 2015eko apirilean, minbizia zuela esan zioten, lau hilabete lehenago txarto diagnostikatutako zauri berean. Ekainean ebakuntza egin zioten:

• «Etxerat denuncia el trato ‘inhumano’ a Gorka Fraile en el hospital: Según Etxerat, el preso ha estado ‘esposado día y noche a la cama’, y ‘en contra del trato de calma y reposo previo a una operación’». (Eitb.com, 2015/06/10).

•«El preso político Gorka Fraile es operado con éxito de un tumor de lengua tras un trato policial ‘repugnante y cruel’, valora Etxerat» (Mugalari.info, 2015/06/09).

• «Denunciarán ante el Juzgado de Vigilancia Penitenciaria el trato dado al preso Gorka Fraile» (Durangon.com, 2015/06/10).

Ordutik aurrera Fraile Iturraldek ez du ezelango tratamendurik izan:

• «Gorka Fraile: ‘Zazpi hilabete pasatu dira ebakuntza egin zidatenetik eta ez didate TAC misero bat ere egin’» (“Anboto”, 2016/01/13).

Hiltzeko zorian dagoen gaixo bati mediku-arretarik ez ematea isilpeko heriotza zigorra da; PPko buruzagien hizkeran, «una pena de muerte en diferido».

Espainiako Zigor Kodeak aurreikusten dituen zigorrak ez datoz lege-haustearen larritasunarekin bat. Izan ere, Fraile Iturralderen lege-hausteak ETAren izenean egin izan ez balitu, espetxean 25 urte eman beharrean, isun ekonomiko bat ordaintzea litzateke bere zigorra (Espainiako Zigor Kodearen 263.1. artikulua). Zer lege-hauste gogorren zigortzen diren erabaki politikoa da.

Politikariek erabaki zuten euren interes ekonomikoen aurka atentatzea emakumeak hiltzea baino garrantzitsuagoa dela. Politikariek hobetsi zuten haiek hiltzea emakumeak hiltzea baino larriagoa dela, zenbakiak zenbaki. ETAk 50 urtean 823 pertsona hil zituen (Fundación de Víctimas del Terrorismo berak emandako datua) eta Espainian bikotekideak hildako emakumeen kopurua azken hamabost urtean (2008tik gaur arte) 830ekoa izan da (Espainiako Berdintasunerako Ministerioaren arabera). Beraz, etxean bertako emakumeen aurkako erasoaldia ETArena baino hiru bider handiagoa da. Gainera, genero indarkeriak hil ez dituen emakumetzat jo izan dituzte, adibidez, Marta del Castillo (Sevilla), Laura del Hoyo (Cuenca), urtebeteko Alicia (Gasteiz) eta izen-abizen ezezaguneko emakume hilak (Malagan, urtarrilean, aurkitutako azkena).

Legearen arabera, emakumeon bizitza ez da politikarien interes ekonomikoen bestekoa. Hala ere, propagandarako erabiltzen gaituzte:

• «Patxi López (PSOE) se estrena [como Presidente de la Mesa del Congreso] recordando a las víctimas del terrorismo y pide un pacto de Estado contra la violencia de género» (Eldiario.es, 2016/01/13).

Emakumeak ez erasotzea Lopezen esku dago, baina. Are gehiago, 1995eko Zigor Kodeaz geroztik sexu erasotzaile bakarra indultatu du Espainiako Gobernuak (Lopezen alderdikoak, hain zuzen): Paul Abasolo Amantegi, José Luis Rodríguez Zapateroren azken Ministroen Kontseiluan.

• «Indultan al futbolista Paul Abasolo, condenado por abusos sexuales: La decisión evitará que vaya a prisión» (“El Correo”, 2012/01/21).

•«El Gobierno español indulta a Abasolo: El jugador vizcaíno había sido condenado a tres años y tres meses de prisión por abusos sexuales. Paul Abasolo vuelve a sonreír» (“Deia”, 2012/01/21).

Abasolo hilzorian ez badago, zergatik ez dago espetxean, emakumeoi eraso egiten ez digun lekuan?

Paul Abasolo Amantegi eta Gorka Fraile Iturralde, biak durangarrak: lehenengoa herriaren erdiarentzat arriskutsua da eta bigarrena existitzen ez den erakunde armatu bateko kide izan zen urtebetez. Abasolok hiru urte eta erdiko espetxe zigorra zuen, baina betetzetik askatu egin zuten, emakumeei eraso egitea arinagoa delako; interes ekonomikoei kalte materialak eragitea, ordea, heriotza zigorrarekin zigortuko dute. Fraile Iturraldek espetxean oraindik beste zazpi urte emango ditu, betiere, bizirik mantentzen badute. •