Juantxo EGAÑA

Hernaniko udaletxea, karlistek bonbardatuta

1875eko iraileko 15ean, armada liberalak Oiartzun hartu eta bertako telegrafo etxea birrindu zuen. Biharamunean, karlistek Hernani bonbardatu zuten Santiagomenditik. Jaurtitako granadetako batek udaletxea jo eta liberalek aldamenean zuten munizio-parkea leherrarazi zuen. 27 lagun hil eta beste 17 zauritu ziren, soldadu liberalak eta zibilak. Gerrako azken hilabete haietan artilleria karlistak Donostia, Getaria, Hernani, Pasaia eta Errenteria bonbardatu zituen. Bonbardaketa haietako batean, 1876ko urtarrilaren 20an, etxeko leihotik sartutako granada batek Bilintx zauritu zuen. Zenbait hilabeteren buruan hil egin zen, zaurien ondorioz. Argazkia Hermenegildo Otero donostiarrak egin zuen. Besteak beste, Donostiako harresiak eraitsi zituzteneko bere irudiek famatu zuten.