Juantxo EGAÑA

XIX. mendearen bukaerako sardina saltzaileak Bilbon

XIX. mendearen bukaeran Bilbok eta haren inguruak industrializazio prozesu etengabea bizi zuten eta industria jarduera ugari sortu ziren, hala nola siderurgia fabrikak. Trenak garapena bultzatu zuen eta hainbat linea egin zituzten. 1880 eta 1886 bitarteko irudiko emakumeak Bilboko Erriberako Merkatuan sardinak saltzen ari dira. Argazkia Eulalia Abaitua bilbotarrak egin zuen. Euskal Herriko argazkilarien lehen erreferentziatzat jotzen da. Erretratuak, itsasadarraren irudiak eta Bizkaiko hainbat bazterretako argazkiak egin zituen. Haietan lanean diharduten emakume ugari ageri dira. Haren argazki-funtsa Bilboko Euskal Museoan dago.