TXINAREN ANBIZIO MUGAGABEAREN MARKA BERRIA
Guangdong probintziako Zhuhai, eta Macao eta Hong Kong irlak lotzen dituen itsas gaineko munduko zubi handiena bukatu dute txinatarrek, Mendebaldeko ingeniarien esperientziaren beharrik izan gabe. 55 kilometro luze dituen zubia ur gainean ondo errotzeko, lau irla artifizial eraiki dira, 55 Eiffel dorrek adinako altzairua erabilita. Kontinentetik uharteetara autoz joatea errealitatea da dagoeneko. Behinola hiru armadak (Txina, Britainia Handia eta Portugal) zaintzen zuten itsas eremua batu du azpiegitura berriak; hots, bandera, moneta eta aire trafikoko arau ezberdinak dituzten hiru lurralde. Hiru eremu, hiru jarduera ekonomiko, urteekin Japoniak berak baino botere ekonomiko handiagoa izango duen potentzia sortzeko. Perlen Ibaiaren Delta izenez ezagutzen den 65 milioi biztanleko lurraldea. Zhuhaiko fabrikak, Macaoko kasinoak eta Hong Kongeko goi mailako finantzak; horiek lotzen ditu zubiak. Beste behin mundua harritu duen Txinaren mugagabeko anbizioaren erakusle. Mikel Zubimendi Berastegi