Izaga, Xabier
IKUSMIRA

ORAIN

Duela astebete Gasteizen, asteazkenean Bilbon, hilaren 12ra bitartean Euskal Herri osoan. Gizarteko hainbat arlotako lagun ezagun ugarik urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute eta egingo dute. «Orain presoak» diote ideologia desberdina baina herri honetan bizikidetza eta bakerako gogo bera duten lagun horiek. Orain, adjektiboak agortu direnean, badakigu lehen, adjektiboak asmatzen zirenean, bagenekiena. Orain, substantiboak dirauenean, nabarmenagoa da lehen baino, disimulatzen zutenean baino. Lehen, indarkeria bat baino gehiago zeudela ukatzen zutenean, legeak urratzen zituzten legearen izenean, behin eta berriz aldatzen zituzten arren; orain, makurtutako lege horiek ere urratzen dituzte, eta indarkeria dagoela ukatzen dute larderiaren eta salbuespenaren bortxaz. Lehen behar zuenak, orain behar du. «Orain, presoak». Xabier Izaga Gonzalez