Juantxo EGAÑA

Elurtza Bilbon, 50eko hamarkadan

Bilboko Udal Artxiboa
Bilboko Udal Artxiboa

Joan den mendeko 50eko hamarkadan Bilboko historiako elurterik handienetakoak izan ziren. 1954ko otsailaren 2an eta 3an bota zituen elurrek esne, arrain eta baratze produktuen hornidurak huts egitea eragin zuten, sasoiko hedabideek jaso zutenez. Bizilagun bakan batzuek Bilbon zehar eskiz ibiltzeko baliatu zuten elurra. Egun haietako batez besteko tenperatura zero azpiko 5 gradukoa izan zen. Beste euskal hiriburu batzuetan, hala nola Iruñean, zero azpiko 11 graduetara iritsi zen tenperatuta, eta, Gasteizen, 10 gradu zero azpitik egin zituen. Euskal Herri osoko tenperatuta baxuena Ibañetan egin zuen, 21 gradu zero azpitik. 1955ean eta 1956an, halaber otsailean, elurte handiak izan ziren herrialde guztietan. 1956an, elurte betean, tenperatura zero azpiko 8 graduetara iritsi zen. Artikuluak ilustratzen duen argazkia urte haietako ekaitz batean egina da, Areatzako zubian.