Dabid Lazkanoiturburu
IKUSMIRA

BELDURRA GALDU DUEN ALJERIA ETA BELDUR DEN BOTEREA

Buruko zapiak eta aurpegia ezkutatzen dion Aljeriako ikurrinak ez dute emakumearen begirada estaltzea lortzen. Begirada zorrotza, aurrean duen poliziaren begiradak kikiltzen ez duena. Aljer hiriburuak egunotan utzi digun irudia Aljeriak bizi duen krisiaren metafora aparta da. Aurki hilabete bat beteko duen altxamenduak ezustean harrapatu du boterea eta honek hauteskundeak deitu eta Abdelaziz Bouteflika presidentea bosgarren aldiz aurkezteari uko egin behar izan dio. Askoren haserreak, berriz, bertan dirau eta erregimenaren keinuak beranduegi iritsi direla ematen du. Gaitzak jota hilzorian den Bouteflika aitzakia zen erregimenarentzat boterean jarraitu ahal izateko eta orain aitzakia dute kalera atera diren milaka eta milaka matxinoek, sistema errotik aldatzea exijitzen baitute. Emakumeak begirada eusten dio poliziari, jada beldurrik ez duela adierazi nahi balio bezala. Boterea beldur da orain. Ez dezala, arren, beldurra bortizkeriarekin ezkutatu. Dabid Lazkanoiturburu