Juantxo EGAÑA

Jean Pierre Borda «Otharre», pilotaria, poeta eta kontrabandista

copyrigt @Musées-municipauxrochefort17
copyrigt @Musées-municipauxrochefort17

Jean Pierre Borda “Otharre” Azkainen sortu zen (Lapurdi), 1869ko martxoaren 21ean. Pilotaria izan zen eta joko garbian, erremontean eta eskuzko pilota modalitateetan jokatu zuen. Horrez gain, kontrabandista eta poeta ere izan zen azkaindarra. 1922ko urriaren 16an hil zen

1881tik aitzina, Pierre Loti idazle frantziarrak Hendaian ezarri zuen bere bizilekua, Bidasoan zegoen Javelot kanoiontzi kostazaineko komandante izendatu zutenean, hain zuzen. Garai hartan ezagutu zuen Otharre, Lotik «adiskide eta kontrabandistatzat» zuena. XIX. mendearen amaieran Pierre Lotik “Ramuntcho” bere obrarik ezagunenetakoa argitaratu zuen, hartarako bere lagun Otharreren bizitza erreferentzia hartuta. Liburu horren edizio ugari egin dituzte gaur artean, baita hiru film ere, 1919an (mutua), 1937an eta 1958an.

Artikulua ilustratzen duen Jean Pierre Bordaren erretratua Biarrizko Victor de Buisson fils estudioak egin zuen1891ean. Otharrek bere lagun Pierre Lotiri eskainitako irudia, beste argazki batzuekin batera, Rocheforteko La Maison de Pierre Loti delakoan dago.