Jose Angel Oria
IKUSMIRA

INKUBAGAILU IZAN NAHI EZ DUTEN ESTATUBATUARRAK

Epaile kontserbadoreek, abortua debekatuta, AEBetako milaka emakumeren osasuna egoera arriskutsuan ipini dutela salatu du Leana Wen doktoreak, “Time” aldizkariaren arabera mundu osoan eragin handiena duten ehun pertsonen artean dagoen medikuak. Berak zuzentzen du Planned Parenthood erakundea, abortuak egiteko herritar pobreenek beren esku duten baliabide nagusia. «Trumpek, Pence presidenteordeak eta emakumeen aurkako beraien armadak plan distopiko bat dute buruan —adierazi du Wenek—. Lehen urratsa emakumeen gorputzen kontrola politikariei emateko prest dauden epaileak izendatzea da. Bigarrena, lege arriskutsuak aurrera aterako dituzten politikariak aukeratzea. Eta hirugarrena, Alabamakoa bezalako legeak onartzea. Isilik ez garela geratuko esateko elkartu gara kalean». Zer nahi duten garbi uzteko, manifestari asko “Neskamearen ipuina” telesaileko protagonistak bezala jantzita parte hartzen ari da protestaldietan. joseangel.oria@gaur8.info