Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

PLAZAN HAZI EDO KIKILDU?

Juan Carlos RUIZ | FOKU
Juan Carlos RUIZ | FOKU

Galako jantzita, emanaldirako. Ingurukoen begiek adi jarraituko dituzte txikien hankek marraztutako mugimenduak. Batzuk entseguetan baino arinago eta abilago ibiliko dira; oholtza eder horretan eta jantzi nabarmen horiekin dantzari hobeak sentituko direlako, plazan hazi egingo direlako, eroso hazi. Beste batzuk, berriz, entseguetan baino baldarrago, astunago, traketsago arituko dira, plazak kikildu egingo dituelako, begira dituzten begiek bizkarrean zama jarriko dietelako. Denborarekin ikasiko dute akaso plazakoa maneiatzen, baina norbere nortasunak eta besteek espero dutenak pisu handia dauka dagoeneko gorputz txikietan.