Juantxo EGAÑA

Donostialdeko gizon eta emakume antifaxistak

Argazki hau Donostialdean egina dago. 1936ko uda da. Frankistek estatu-kolpea eman dute. Gipuzkoarrek eutsi egin diote matxinatuen tropen aurrerabideari. Argazkia frontoi batean egina dagoela dirudi, non bazkaria egin duen gizon eta emakume talde batek: erresistenteak. Pistolekin eta fusilekin ageri dira, frankistak garaitzeko itxaropenarekin. Labana erabiltzen duen sukaldariak eta ukabila altxatuta duenak aditzera ematen dute beraiek ere eraso faxistaren aurka daudela eta Donostia eta inguruak babesten dituztela. Zauritu bat ere ageri da taldean. Argazkiak lagun talde bat dirudi, baina hori baino gehiago dira: erresistente talde bat dira, antifaxista talde bat. 1936ko irailean frankistak Gipuzkoako herri askotan sartu zirenean, errepresioa areagotu egin zen kartzela, fusilamenduak eta erbestea jasan zituen biztanleriaren aurka.

KUTXATEKA. PHOTO CARTE.