Juantxo EGAÑA

Euskal pilotariak, 1908an Kairoko frontoian

(C. BELIAN. LE CAIRE. BAIONAKO EUSKAL MUSEOA.)

Euskal Herriak mundu osora esportatu du pilota, espezialitate guztietan, eta beharbada denetan ezagunena "jai alai" edo "zesta-punta" izan da. Txinak, Egiptok, AEBek, Mexikok, Kubak, Uruguaik, Peruk, Kolonbiak edo Filipinek frontoiak izan dituzte, besteak beste. Dozenaka euskal pilotarik jokatu zuten arrakasta handiz frontoi horietan. Batzuk oraindik zutik daude eta beste jarduera batzuetarako erabiltzen dira. Egipton, XIX. mendearen amaieratik, Kairoko eta Alexandriako frontoietan jokatu zuen euskal pilotari talde bat egon zen. XX. mendearen hasieran, Teodoro Jauregi Markinako enpresaburu eta pilotari ohiak Egiptoko frontoien kudeaketaren ardura hartu zuen. Enpresaria eta Egiptoko euskal pilotarien taldea Shanghaira joan zen eta 1930ean Auditorium frontoia ireki zuten. 1908an Kairoko frontoian Belian argazkilariak egindako irudian pilotarietako batzuk, enpresako ordezkariak eta frontoiko langileak ageri dira.