Zenbat neurtzen du euskarak?
Zenbat neurtzen du euskarak? Euskara batuari omenaldia egin diote, Donostia eta Errenteria arteko giza kate forman. 7.000 lagun, 50 ikastola eta 8.226 metro neurtu ditu euskarak. Eta katearen katebegi bakoitzak sentitu du euskararen kilima azalean, eta dibertigarria iruditu zaio koloreetako jaia. Eta egunpasa ederrean, konturatu gabe jantzi dute euskara, ez irakasleak aginduta edo gurasoek matraka emanda. Nahi gabe bezala, hara, euskara. Zein osasuntsua eta beharrezkoa une zoriontsuak, biziak, euskaraz gordetzen direnean memoriaren kutxan. Zenbat neurtzen du euskarak? Katebegi bat, esku txiki pare bat elkarri lotuta, milimetro zabaleko irribarre bat. Handitik adina txikitik behar du euskarak. Koloreetako ileordeen solemnitatea ere behar du.