Juantxo EGAÑA

EMAKUMEAK, FUNDICIONES GOHER ENPRESAN LANEAN

(ARABAKO ARTXIBOA. SCHOMMER KOCH: ATHA-SCH-PC-14700)

Artikuluak erakusten duen irudia joan den mendeko 60ko hamarkadan Langraizen, Fundiciones Goher enpresako tailerretan, egindako serie baten parte da. Erreportajean langileak ageri dira enpresaren egoitzako geletan, galdaketan, tornuetan eta balbulak muntatzen, besteak beste. Enpresa horietako langileen diskriminazioa handia zen; izan ere, 1957ko uztaileko lege batek debekatu egiten zien emakumeei zenbait jarduera eta industriatara sartzea, bai eta zenbait makina eta erreminta mota erabiltzea ere, soldata txikiagoa izateaz gain. Fundiciones Goher tailerretako emakume langile talde honen argazkia Alberto Schommer Koch-ek egin zuen, Gasteizen bizi zen argazkilari alemaniar eta Alberto Schommer Garcia argazkilari ezagunaren aitak. Schommertarrak Donostian bizi ziren eta Willy Koch izen komertzialarekin lan egin zuten argazkilari alemaniarren sagaren ahaide hurbilak ziren.