IKUSMIRA

Aborigenek ahotsa eskatzen dute

(Tina TILHARD | AFP)

Australian konstituzioa aldatzeko erreferenduma egiten ari dira egunotan, bertako aborigenei parlamentuan hitza hartzeko eskubidea onartu edo ez erabakitzeko. Kontuan izan behar da, Zeelanda Berriak edo Kanadak ez bezala, Australiak ez duela inolako akordio berezirik aborigenekin, eta duela 122 urte kolono britainiarrek idatzitako konstituzioan jatorrizko bertako biztanleak ez direla aipatu ere egiten. Onartuz gero, “Aboriginal and Torres Strait Islander Voice” izeneko baliabideak aukera emango lieke aborigenei parlamentuan haiei eragiten dieten gaiei buruzko iritzia emateko. Gutxieneko eskubidea dirudi, eta Anthony Albanese presidenteak berak onartu du «eskaera oso apala» dela aborigenen aldetik, «ez dutelako beto eskubiderik edo dirulaguntzarik eskatzen, entzunak izatea besterik ez». Baina inkesten arabera badirudi ezezkoak irabaz dezakeela. Izan ere, Australian 26 milioi pertsona bizi dira gaur egun, eta jatorrizko biztanleak %3,2 bakarrik dira. Argazkian, aborigenen ordezkariak baiezkoa eskatzen, Uluru mendi sakratuan.