GAUR8
IKUSMIRA

Jabalia eta gosearen aienea

(Omar ASHTAWY APAIMAGES | APA IMG)

Jabalia Palestinako errefuxiatu-eremurik handiena da. 119.000 palestinar bizi dira bertan, 1,4 kilometro koadrotan pilatuta, eta horrek munduko leku jendetsuenetako bat bihurtzen du. «Mundu guztiak daki, Jabaliako kanpamenduaren irmotasunagatik eta bere jendearen eta Gazako jendearen pazientziagatik ez balitz, Netanyahuk bere helburuak lortuko zituela. Baina 1967ko lehen sarraskiaren eta 1987ko Lehen Intifadaren, 2003ko bigarren sarraskiaren eta 2004ko hirugarren sarraskiaren ondoren Jabaliako kanpamendua berreraiki zuten bezala, palestinarrek kanpamendua berreraikiko dute gaur egungo sarraskien ondoren». Horrela mintzo da Tamer Ajrami, Jabaliako ikasle palestinarra. Ea denborak arrazoia ematen dion. Bitartean, gosearen aienea entzun daiteke irudiaren beste alde honetatik ere.