INOR EZ DAGO SALBU TRUMPEN «EHIZALDITIK»

Franco Caraballo, 26 urteko bizargin venezuelarra, otsailean atxilotu zuten Dallasen, Texasen, Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarraren (ICE) bulegoan zegoela; duela bi urte hasi zuen asilo eskaerarekin zerikusia zuen tramite bat egiten ari zen. Tren de Araguako kidea izatea leporatu zioten. El Salvadorrera deportatu zuten. Camila Muñoz, perutarra, Puerto Ricoko aireportuan atzeman zuten, Wisconsinerako hegaldia hartu behar zuenean, eztei-bidaiatik bueltan. Bere bisa iraungita zegoen. Bere senarrak Donald Trumpen alde bozkatu zuen hauteskundeetan. Shirly Guardado, 27 urteko hondurastarra, lanean zegoela atxilotu zuten, kotxe istripu batean sartuta omen zegoelako. Hamar hilabeteko semea aitarekin gelditu da, Armadako sarjentuarekin. Irudian, urtarrilaren 28ko paperik gabeko etorkin baten atxiloketa, Filadelfian. Trumpen agintaldiaren lehen 50 egunetan, 32.809 atxilotu zituzten. Martxoaren 16an, 200 baino gehiago deportatu zituzten El Salvadorrera. «Etorkinak AEBen bizkarrezurra izan dira. Hogei urteko karreran ez dut horrelakorik ikusi», dio David Roza migrazio abokatuak. Inor ez dago «libre etorkinen kontrako ehizalditik».

«Berastegin bost artzain gazte asko direla pentsa daiteke, baina lehen agian 50 ziren»
Lanak eta lanak «Uko Handia»-ren garaiotan

«Gurea ahalduntze mugimendua da. Sistema hau irakasleekin eraiki behar da, eta ez irakasleen aurka»
