Naiz.info
Donostia

LABen lehen agiria ‘Hitz’ aldizkarian argitaratu zen 1975ean

NAIZek LABen lehen agiria eskuratu ahal izan du, ‘Hitz’ aldizkarian 1975eko abuztuan Baionan argitaratua «Euskadiko langilediari (L.A.B.) Langile Abertzale Batzordeen agiria» izenburupean. Azpian transkripzioa aurkitu daiteke eta ondoan, orijinalaren kopia.

«EUSKADIKO LANGILEDIARI (L.A.B.) LANGILE ABERTZALE BATZORDEEN AGIRIA

«Egun, Euskadiko langilediaren masa erakundearen sorkuntzak, arlo hontan dagoen hutsuneari erantzuten dio. Hutsune hau ez da egungo etaparena bakarrik, Euskadiko langile mugimendua bere sorkuntzatik bereizten duena baizik.

«Gaur arte garbi dagoena zera da; Euskadiko nazional arazoaren erantzuna klase ikuspegitik -langile klasea hain zuzen- inongo langile masen erakundeak ez duela bere gaia hartu ze, ekintzan eman da eta ematen da, nazional arazoa ximpleki edo osoki ahazten dutela edo bere borrokoa ez doala zuzenki bideraturik dauden Botereen aldatzea edo biak batera.

«Hau borroka da zeren orain dela gutti arte gertatzen zen, Euskal nazional mugimenduaren zuzendaritza nazionalista burgesiaren eskuetan zegoela eta aldi berean langile mugimenduaren zuzendaritza berriz, nazional arazoa ekintzan guztiz baztertzen zuten erakundeen eskuetan, honela, nazional arazoa kapitalaren eta lanaren arteko borrokatik aparteko arazo bat bezala agertzen zen.

«Bainan, nazional zapalkuntzaren eta kapitalista esplotazioaren aurkako borrokak pasa dituen bideak -dibortziaturik agertzen baitziren- oso ezperdinak izan arren ere konziente diren Euskadiko langileen artean geroz da gogorrago hazitzen doa euskal proletargoarentzat bat edo bestea borroka berdina den ikuspegia, hots nazional zapalkuntzaren aurkako borroka klase borrokan ematen den ideia azaltze ari da eta langiledi eta burgesiaren arteko borroka hau izanen dela -proletargoaren garaitzearekin- nazional arazoa soluzionatu ahal eginen duena.

«Euskadiz klase borrokak nazional moldea hartzen duela ulertzeak eta gaur Euskadin diharduten langile masen erakundeetan ikusten diren huts handiak egiztatzeak garamatza gaur euskal langile mugimenduan hutsune bat dagoela baieztatzera. Hutsune hau geure posibilitateen neurrian eta LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK (L.A.B.), euskal langileen erakunde honen sortzearekin botatzen saiatuko gara.

«Langile masen erakundeen golkoan huts handiak ematen direla baieztatzen dugunean ez dugu hutsean egiten. Geure ikuspegitik begiraturik, masa erakundea zer izan behar duen kontzetuan -hemen sartuko lirake politiku alderdien erarkin diren erakunde haik, egungo zapaltzaile baldintzetan egitura erdi-irekia planteatzen duten erakundeak, e.a.- beren ekintzan ere berriz erruak ikusten dira. Euskadin egun ekintzako erru hauk hontan zehaztu daitezke: nazional zapalkuntzaren aurkako borroka ekintzan baztertzea, langile mugimenduaren desarroiloak eta erradikaltasunaz gehiagotzeak esijitzen duen duen langintza bere gain ez hartzea, horrela gertakizun askotan erakunde atzerakoi bihurtuaz, maila legalista eta erreibindikatibuetan gelditzea askotan... Guzti honek, langile mugimenduaren golkoan despolitizatze handi bat ekartzen du, berak hartzen dituen zuzenbideak -iraultzaileak- eskasak bait dira.

«Huts hauek handiagoak egiten dira, Estatuko egoera krisialdikoa dela kontuan hartzen badugu behintzat, ekonomikua bezala -bizitzaren garestitzean nabarmentzen den inflazio izugarrian, turismo eta autoindustriaren krisian. e.a. agertzen denez politikua -etengabeko Ministru aldakuntzetan nabarmendua, “ultra eta Aperturista” taldeen arteko indarketak, herrikoi eta langilediaren desatseginean... agertzen denez hau dena ordea, oligarkia auldu arren ere ez da nahikoa zeren oligarkiaren zenbait taldeen arteko aurkaldiak ez dute elkarren arteko arpegirik eta bestetik, herrikoi eta langile mailan diharduten abanguardiok egun ez daude gaiturik -behar hainbat baldintza ez dagoenez mementoa ere ez da egokia- Boteren hartzeko asmoa izateko. Beraz egoera krisizkoa da, oraindik bere mailarik gogorrenera iritxi ez den krisia. Eta horregatik, krisialdiko egoera izan da, proletargoak batasun borrokatzailea behin ere baino gehiago behar duen unea eta indarrak doblatu burgues boterea menperatzeko.

«Batasun borrokatzaile hau izanen da langile klaseari, egitura mailan, gorengo mailatan hots, langile masa erakunde bertan elkartzea erreztuko diona.

«Bainan egitura batu honek helburu berdin batzuk behar dituela ulertzen dugu bota borrokako moldeak ere berdinak edo kontraesan batetan ez ditezela egon behintzat, memento honetan borrokak bakezko bakarrik egitea, erabat legalista direnak, erdi-ireki diren egiturak egitea, horrela errepresioaren eskuetan utziaz- diren bezala, molde hauk ez ditugu inola ere onartzen.

«Halabaina, bai gaude -eta berarengatik borrokatuko gara- batasun borrokatzailea, ekintzaren batasuna lortzeagatik eta horregatik egungo langile masen erakunde ezperdinen koordinatzeagatik saiatuko gara. Ba, nahiz eta geure ekintza eratua Euskadi mailan eman, saiatuko gara batasun borrokatzailea eta bere koordinatzea Euskadi arloan bakarrik gelditu ez dadin, baizik, maila hontatik abiaturik maila handienak iristea, espaini eta franzes Estatuetako langilediarekin koordinatzen hasiaz, bereziki Estatu hauetan, Euskal-Herriaren askatasunerako borroka desarroilatzen delako.

«Ondoren ematen ditugun prinzipio eratzaileekin batera, Euskadiko langile orori deia egiten diegu, LANGILE ABERTZALE BATZORDEEN (L.A.B.) inguruan taldekatzeko teorian eta ekintzan ikusten ditugun erru mota hutsuneak bere kritikarekin zuzentzen laguntzeko, berealako beharrak eraginda eguneroko borrokan elkartzeko eta aizkenik aurrerantzean, ezartzen diguten kapitalista esplotazioa eta nacional zapalkuntza desegiteko ausarki borrokatzera.

«L.A.B. -EN OINARRIZKOENETAKO PRINZIPIOAK.

«a) LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK (L.A.B.) Nazionalki zapalduriko Herri (EUSKADI) batetako masa erakundea izatearen bere kondizioa baiezten du. Gisa honetan eta geure arazoari erantzun osoa eta zabala ematea interesaturik dagozen Euskal langileak izanik, Euskadiko Herria autogobernatu eta bere Nazional Berbatukuntza eta Askatasunerako eskubidea libreki ezarri dezan, egun sufritzen dugun nazional eta klase zapalkuntzaren aurka borrokatu gara berau kendu dezagun.

«b) Kapitalak langiledia esplotatzea deseginaz aldi berean Euskadiren Nazional Askatasuna egitea da L.A.B.-en aizken helburua edo asmoa.

«z) Erdiesteko, EUSKAL LANGILEDIAREN BATASUNA ezin-besteko fatore bat dela uste dute, zeren burges klasearen eta babesten dion Estatuaren aurkako borroka, batasunik gabe ahula izanen litzateke.

«d) L.A.B.-en aipatzen duen batasuna, idazki hontan azaltzen diren prinzipio minimuetan oinarritzen da. Ideolojia, politiku, konfesional e.a. BERDINTASUN ZEHATZIK ez dugu nahi, baizik, elkartasunean jokatzeko gai diren Euskadiko langile gehingoen iritzi batuen oinarri batzuek.

«e) Beraz, ez gaude Euskadiko langilediaren klase batasunaren alde dihardunaz, Euskal-Herriaren askatasun eskubidea onartuaz bere alde borrokatzen diren inongo talde politikuen, sindikal mugimendu edo masa erakundeen aurka. Horrela, gutti batzuk iruditu arren ere pertsona orok leku bat izanen du honen barruan.

«f) BATASUN hori ahal izateko, L.A.B.-ek ulertzen du, benetako ORDEZKARITZAN oinarriturik lortuko barne demokrazia behar beharrezkoa dela. Ordezkaritzaren prinzipioak eskatzen du kargu guztiak behetik gora hautatuak izan ditezela eskatzen du, honela, basetik hasirik batzorde bakoitzak kargudunan hautatuak bino aurretik dagoen gorengo mailan ordezkaritza egiteko.

«g) Abantaila ukanen du baseak inongo baldintza gabe karguak ezeztatzeko. Bestalde eta klandestinitateak ezartzen duen neurriak kontuan izanik, ardurazko lekuetatik langile gehienek parte hartu dezatela ahaleginduko da.

«h) Egitamu hontan jarririko prinzipiook norberarenak eginik, maila guztietan euskal proletargoak benetako askatasuna lortu dezan borrokatzea behar beharrezko dela konziente izanik eta Euskadin bere lan-indarra saltzen duen oro izan daiteke L.A.B.-ko.

«i) L.A.B.-ek, ekintzan Euskadiko langilediaren masa erakunden koordinaketa lantzeko asmoa azaltzen du.

«j) L.A.B., mundu guziko eta espainol Estatuko herri ezperdinetako langileen artean internazionalista laguntzaren aldekoa azaltzen da, laguntasunareko baldintza premiazkoenak bezala jarriaz: L.A.B.-en askatasunari itzala, Herri batzuren eta besteren masa erakundeen berdintasuna eta Euskadik bere autugobernu eta askatasun nazionalerako duen eskubidearen ezagupidea eta (Bi lerro ulergaitzak dira) harremanetatik sortua izatea eskatzen du.

«k) L.A.B., euskal langileentzat egokituriko masa erakunde bezala, ondorengo hauengandik bere askatasuna berbaiezten du: -Nagusigoaren interesei bere ekintza eskupetzen dion egitamuengandik eta kapitalisten interesegandik. -Euskadiko nazional arazoa ekintzan ilundu edo baztertzen duten masa erakundeengandik. -Politiku erakunde, alderdi eta edozein egitamu politikuengandik.

«l) L.A.B. masen erakunde apartekoa bezala berea den gora-behera aurkeztuko du gainerako Euskadiko langile Mugimenduan diharduten erakunde eta taldeen aurrean.

«m) L.A.B. hausnartzen da, laneko harreman egitura ofizialak (Juradu, Sindikatu, Magistratura e.a.) deslangiletasun arpegia oso argi azaltzen duela eta gure klasearen borrokak asimilatu eta gutxituak gelditzeko bakarrik zerbitzen du. Gure esplotatzailei bakarrik zerbitzen dien egitura baztertzetik iragaten da nahi ta nahiez, langileen benetako boterearen sorkuntza.

«n) L.A.B.-ri, espainol Estatuari eusten dioten egitura zapaltzaile eta langileen aurkakotasunaren arpegiaz konziente izanik gure lanerako, eratzeko eta borroka erak Estatu zapaltzaileak ezarririko araueri egokituak izan behar dutela iruditzen zaio. Faszismoaren aurrean egitura ireki eta izkutuko ez den bat planteatzea erru handi bat da. Euskal langile mungimenduarentzat, jarrapentasuna izanen duen masa erakunde tinko bat sortzea, izkutuko aparatu batek bakarrik egin dezake.

«o) L.A.B.-ek uste du, geure egungo egoera kapitalista sistemarengandik datorrela ze; gutti batzuen eskuetan prduzioko bitartekoen jabegoa gordeaz, kapitalaren irabaziruntz zuzentzen du produzioa. Horregatik, ezarririk diguten zapaltzailea egoeratik askatzeko, klaserik gabeko gizarte bateruntz bitarte, ze bakarra denez, sistema hau desegiteko egunetik egunera borrokatuko da L.A.B.

«p) Horregatik, Euskal proletargoa borrokarako leku abantailagoetan jar dadin, L.A.B.-ek bere ahaltasunaren barnean, geure azken helburuetaruntz mugitu eta eratzeko xedearekin, eratze eta hezketa lan sakon bat eta langileen arteko kontzientziatze egitamua eramateko ardura hartzen du.

«r) Beraz horrela, L.A.B.-ek langileen batasuna guzien gainetik gordetzea beharrezkoa dela eta Euskadiko langile mugimenduaren golkoan beste abiadura batzuk egon daitezkeela ulertuaz, masetako erakunde orori ekintza elkartuan parte hartu dezatela dei egiten die.

«Euskadin, 1.975-ko Maiatza.»

 

Oharrak:
-Hau jatorrizko testuaren transkripzioa da, akatsak barne.
-Etzan azaltzen diren hitzak zalantzazkoak dira.