LABek ohar batean nabarmendu duenez, Sorturen aurkako prozesuak eta legez kanpo uzteak «azken urteetan Euskal Herrian ireki diren gainerako auziek bezala, bulkada politiko nabarmena izan dute» eta «gerian geratu da Estatuko alderdi hegemonikoen kalitatea demokratiko eskasa, botere judiziala beren esanetara jarriz».
Sortu legeztatzearekin «herri honetako gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren exijentzia bete egin dela» uste du eta erabakia «urrats garrantzitsu eta itxaropentsutzat» jo du.
LABen arabera, Sorturen legeztatzea eta D3M eta Askatasunako auzipetuen absoluzioa «norabide onean emandako urratsak dira, herri honen sektore zabal batek ukatua izan duen parte‐hartze politikorako oinarrizko eskubidea berreskuratzeko bidean».
Hala ere, «txanponaren beste aldean, 18/98, Segi, Bateragune...» auziak daudela gogora ekarri du, «eta horien ondorio aski ezagunak».
Horregatik, Herri honetako egoera politikoa normalizatzeko «bestelako erabaki politiko-judizialak» behar direla nabarmendu du. «Urrats gehiago, gaurkotasunaren norabide berean».