
Herrira mugimenduak agerraldia egin du gaur goizean Donostian eta gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak askatzea eskatu dio Gobernu espainiarrari.
Iñaki Olasolo Herrira eledunak Josu Uribetxeberriaren egoera gogora ekarri du gogora –Arrasateko presoak minbizia dauka– eta bere askatasuna eta gaixorik dauden gainontzeko euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko manifestazioa antolatu dutela ezagutzera eman dute.
Arrasaten burutuko da mobilizazioa datorren larunbatean eta herriko alkate Iñaki Azkarragaurizarrek ere agerraldian parte hartu du ekimenari sostengua emanez.
15.30etan abiatuko da mobilizazioa Arrasateko plazatik.
Aldi berean, gaixorik dauden preso politikoak ahalik eta azkarren askatzeko eskatu du Olasolok eta egungo espetxe politika bertan behera uzteko exigitu die arduradun politikoei.

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat

Educación y sindicatos no llegan a un acuerdo y se mantiene la huelga de profesores
Otegi llama desde el Parlamento europeo a «alejarse de la deriva autoritaria y militarista»
