Jaiki Hadi medikuen elkarteak agerraldia egin du Donostian, Iosu Uribetxeberria preso arrasatearrak bizi duen «muturreko» egoera salatu eta heriotza duin baterako duen eskubidea errespetatua izan dadin eskatzeko.
Javier Hernando eta Mati Iturralde Jaiki Hadiko bozeramaleek gogoratu dutenez, espetxean 15 urte daramatzan eta egun Donostia Ospitalean dagoen presoari giltzurruneko minbizia berpiztu eta hedatu zaio.
«Gure azken agerraldietan eta txostenetan behin eta berriz azaldu dugu preso gaixo larrien kasua; 14 gaixo larri ditugu une honetan, minbiziak jota horietako hiru, eta beharrezko neurriak hartu ezean –ohartarazi dute– muturreko eta itzulerarik gabeko egoerara jotzeko arrisku erreala dago, Iosuren kasuan gertatu zen bezala», nabarmendu dute.
Salatu dutenez, preso gaixo horiek «bizitza eta heriotza duin bat izateko eskubidea dute beren eritasunean» eta, beraz, Jaiki Hadik adierazi du ez dela «bidezkoa egoerak muturrera egin arte itxaron beharra irtenbide duin eta egokiena emateko».
Uribetxeberriari buruz azpimarratu egin dute «egoera terminalean» dagoela, «hil-hurren», eta beraz, heriotza duin baterako eskubidea errespetatzeko eskatu dute. «Dagoen tokia eta egoera ez da inola ere egokiena hain osasun egoera larriarentzako», esan dute.
«Larrialdiko deia egiten diegu, bada, espetxe arduradunei Iosuren heriotza duinerako eskubidea errespeta dezaten eta gisa honetako egoera dramatikoak errepika ez daitezen neurriak hartzeko», aipatu dute, azkenik.

Muestras junto a Zubieta arrojan el mayor índice de contaminación por incineración en Europa

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña
