Gaurko manifestazioa debekatzeko eskatu zuten AVT elkarte ultrak, UPD alderdi politikoak eta Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak, baina Eloy Velasco epaileak baimendu egin du martxa.
Josu Uribetxeberria eta gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru euskal presoak aske uzteko eskatuko dute Donostiako kaleetan.
Herrira mugimenduak deitu du manifestazioa eta 17.30etan abiatuko da.
Babes zabala jaso du mobilizazioak. Besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta EH Bilduk sostengua eman diote ekimenari eta baita ere LAB, ELA, EHNE eta Hiru sindikatuek.
Aldi berean, Mikel Astarloza eta Mikel Aranburu kirolariek, Ramon Agirre eta Klara Badiola aktoreek eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ere babestu dute manifestazioa, beste askoren artean.