NAIZ.INFO
DONOSTIA

Gaixo diren presoen egoeran EAJ ere errudun dela esan du Etxeratek

Gaixorik dauden hamalau presoen senide ugari bildu ditu Etxeratek gaur Donostian, alderdi eta erakundeekin burutu duen bileren ondorioak jakinarazteko.

Donostian egin dute agerraldia Etxerateko ordezkariek. (ARGAZKI PRESS)
Donostian egin dute agerraldia Etxerateko ordezkariek. (ARGAZKI PRESS)

Mattin Troitiño eledunak eta Nagore Lopez de Luzuriagak (minbizia jasan duen Gotzone Lopez de Luzuriaga presoaren ilobak) hau esan dute: «Egun batetik bestera, Uribetxebarria bezalako beste egoera baten aurrean topatu gaitezke. Horregatik guztiagatik, gaixotasun larri eta sendaezinak ditzuten euskal preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Minutu bat bera ere, gure senideen bizitzarekin jolastea baitakar».

Bileren ondoren hainbat eragileren inplikazioa txalotu dute senideek, bereziki Gipuzkoako Diputazioarena. Aldiz, PPk, PSOEk, UPyDk eta EAJk izan duten jarrera kritikatu dute, beraiekin ezin izan baita bilerarik burutu. Jeltzaleekin kontaktua izan zutela baina bilerarik ez erantsi du Troitiñok. «Are gehiago,bere alderdiko buru diren Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek arduragabekeria osoz, adierazpenak egin dituzte Iosuren egoeraren inguruan», salatu du Etxeratek.

Bere hitzetan, espainiar Gobernuak «heriotzera eraman du Iosu Uribetxebarria», 2007an espetxean mantentzeko agindu zuelako, baina «laguntzaile zuzenak» izan ditu horretarako, haien artean EAJ.