Naiz.info
Donostia

Uribetxebarria erietxetik irten da

Preso politikoak sendagiria jaso du eta Donostia Ospitaletik irten da baldintzapeko askatasunean. Arrasaten egin diote lehen ongietorria.

Iosu Uribetxebarria Martuteneko espetxean izan da, Arrasateranzko bidea hartu aurretik. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Iosu Uribetxebarria Martuteneko espetxean izan da, Arrasateranzko bidea hartu aurretik. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Iosu Uribetxebarria pasa den uztailan ospitaleratu zuten Leonen eta abuztuaren 1ean Donostiako erietxera eraman zuten pairatzen duen gaixotasun larria artatzeko.

Hilabeteko borrokaldia burutu zuen preso arrasatearrak ospitale barruan –gose greba ere egin zuen hamabost egunez–. Espetxe Zuzendaritzak pasa den abuztuaren 17an eman zion hirugarren gradua Uribetxebarriari, baina ez zuen baldintzapeko askatasuna lortu Auzitegi Nazionalak irailean hala agindu arte.

Aferak luze jo zuen Auzitegi Nazionaleko medikuaren eta Donostia Ospitaleko zaintzaileen txostenen kontraesanak tarteko.

Arratsaldeko zazpiak jo aurretik utzi du Uribetxebarriak erietxea sendagiria jaso ondoren eta Arrasateranzko bidea hartu du. Kanpoan senitartekoek eta Herrirako kideek egin diote lehen harrera.

Jaioterrian ehunka lagunek egin diote lehen ongietorria preso politikoari gaueko 22.30ak inguruan.

Etxean jarraituko du minbiziaren aurkako tratamendua.