Eduardo Vall PSNren Iruñeko taldeko idazkari nagusiak prentsaurrean iragarri du UPNren «gardentasun ezak, gogo faltak eta arduragabekeriak» eragotzi egin dute PSNrekin 2013ko aurrekontuen inguruan akordioa lortzea.
Aitortu duenez, bere taldean «inozoak» izan ziren UPNk elkarrizketarako eta akordioa erdiesteko prest zegoela esan eta hori sinistu zutenean, baina Enrique Maya alkatearen alderdiak bere eskaintza ez duela bete salatu du.
Maya Yolanda Barcinaren Gobernuaren eta bere interesen «ordezkari soila» dela esan du Vallek. Horrekin batera, aurrekontu proiektuak egungo egoera ekonomiko larriari ez duela erantzuten uste du, eta hori dela-eta ez dute babestuko.
Ondorioz, Iruñeko Udalak aurrekontuak luzatu beharko ditu, bigarren urtez jarraian.
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Culture
«Me hace mucha ilusión ver mi nombre en películas Disney junto a gente que admiro tanto»
Pays Basque
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Musique
Fermin Muguruza, 40 años de lucha y compromiso
Pays Basque